Elgoibar (Gipuzkoa)

Elkarte gastronomikoak kultura edo kirol jardueraren batekin lotuta

Elkarte gastronomikoak kultura edo kirol jardueraren batekin lotuta Ongarri elkartea noiz sortu zen. Garai batean familia baten taberna izan zen eta gero gizonezko talde batek elkarte gastronomiko bihurtu zuen. Gerora eskatu zen baimena kultur elkarte ere bihurtzeko. Garai batean elkarte gastronomikoak kultura edo kirol jardueraren batekin lotu behar izaten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-138-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ongarri elkartea noiz sortu zen. Garai batean familia baten taberna izan zen eta gero gizonezko talde batek elkarte gastronomiko bihurtu zuen. Gerora eskatu zen baimena kultur elkarte ere bihurtzeko. Garai batean elkarte gastronomikoak kultura edo kirol jardueraren batekin lotu behar izaten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Noiz sortu zan Ongarri?
- Begoña: A, hori nik ez dakit.
- Gloria: Hori ez dakigu noiz... zenbat urte eingo zaban... Bueno, entereau leike.
- B.: Ez dakit, 59an, 60an… hor, hor gutxi gorabehera.
- G.: Lehenengo tabernia izen zan haura, Errezabalko tabernia.
- B.: Baiña famillia baten tabernia izen zan.
- G.: Baiña gero, harek laga zebenian...
- B.: Gero soziedade bezela erosi zan.
- G.: ... hartu zeben…
- B.: Bai, gizonezko…
- G.: Grupo hori, gizonezko grupuori.
- B.: Gizonak bakarrik zian, e. Eta gastronomika bezela hasi zan.
- G.: Gero eskatu zeben kultural bezela. Zeatikan –orduan ez dakitt– gero bihar zan soziedadiak zabaltzeko…
- B.: Soziedadiak bihar zeben aktibidade kultural bat eukitzia. Horregatik da Gure-bide ziklismo, Biar Dana musika, Egotoki atletismo, Zubi-ondo ajedrez… Bakoitzak daka aktibidade bat.
- G.: Ta ein bihar zan urtian behintzat aktibidade bat.
- B.: Hori bai zala legezkua, usten det, e. Derrigorrezkua, bete bihar zala. Eta hoiek hasi zian kultural. Kultural.
- G.: Bai, kultural. Hola egon zian... ez dakit zenbat urte eingo zian.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia