Bonbardaketatik babes bila
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-045-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko otsailaren 22a
- Iraupena: 0:01:59
- Erref: EGB-045/009
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
-Eta hemen goguan daukotzu bonbardaketak-eta egon zienian?
-Bai.
-Zuen etxe inguruan jausi zan baten bat edo?
-Ez, etxian ez. [...]. Baiña bonbardeua bai; refujixora saltaka ahal dan modura.
-Nora joaten ziñen?
-Saltaka.
-Baiña nora?
-Refujion batera.
-Lurpera edo?
-Ba karreterapera. Parrokixara ere bai kanpantorrera. Ahal zan lekura.
-Kanpantorriak errespetau eitten zittuen, elizak eta?
-Bai. Hamen bai behintzat.
-Eta nundik etortzen zien bonbok?
-Bonbardeua? Abioiak etortzen zian.
-Baiña kaiñoiak egongo zian, ezta?
-Kaiñoiak hamendikan, Munetatikan, Muskurutxu. Hortikan botatzen zittuen.
-Intxortatik be esaten dabe Eibarrera eta botatzen zittuela.
-Bai. Eibartikan ere botatzen zittuen hona.
-Arrate gaiñian zer zeozen, gorrixak edo?
-Gorrixak eta berdiak? Reketiak-eta zeuden han.
-Arraten?
-Bai.
-Eta haik handik Eibarrera eta eibartarrak honutz. Eta zuek erdi-erdixan.
-Gu bai. Kalkulatzen genduan noiz hasten zian eta hasten zianian trote.
-Refujixora?
-Bai.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!