Iurreta (Bizkaia)

Gerra hasiera; soldadu deituta

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IUR-014-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gerra hasi zenean, Zornotzako jaiak ziren, Karmenak. Bilboko kuartelera agertzeko agindua jaso zuen, eta handik Iruñera joan zen. Mungia batailoiko Santxo Elisegi konpainian sartu zen beste herritar batzuekin batera.

Transkripzioa

Karmen urrego domékia san, Sorróntzako jaiek, “diesiocho de julio” urte abena gerrie(k), oniño iñok es ekiyen eser da, erromeriyen jéntie, beteta Sorróntza ta aläko baten eutobusek:
- ¡Viva la República! ¡Viva el Comunismo!- da estaki ser.
- ¡Ahí va la ostia! Se paseta ok!- enségida sabaldu san:
- Gérriek urten yok!
Tranbiye euen orduen, tranbi(e) sarrak eusen, bete sien tranbie sárrak, bakotxa al da moduen
desaparesiu san Sorrontzatik. Da andik egun bi baño aríñau, abíxua niri kuartelea presentetako soldadu, orduntxe jeusi nitxen ni tte, kuartelera Bilbora. Andik soldadu seera Irúñera. Gero batalloie formau sánien bertako jéntias, nobera pe gurau juetia eseunekin da “batallón Mungia”, nazionalisten batalloiek formau sien da, permísue eskatu naban militarretati da baietz etorteko “Batallon Mungia konpañía Santxo Estegi' otxandiyarrak eta Elorriyo ta onákoxe jéntia, [...] Iurreta aldien be asko, Zamalloa arrapo be bai, geiyenak ildde daus baia, Tolóetxu, Isa be bai, Iyorretati asko, asko baia, Agorria bisi da óniño, Galartza ta asko asko.

Egilea(k): Alberto Errazti

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia