Iurreta (Bizkaia)

Fronteko armak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IUR-014-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Artilleria zahar bat eta metrailadore txiki bat baino ez zuten frontean. Gernikatik bonbardaketa osteko egunean pasatu ziren. Abioiak Nafarroa aldetik etortzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Sarrítte éurek, genéal ataketa abien, se éurek eukien abiasiñue eta artilleriye, kristo gustiyek, guk es genken ser bat, artillería sar bat da arnetrallaora txiki batzuk da esebes, árenakiñ ikusitte ésebes, da áren abioiek etorte sienien, ostie!, árek abio baltzak, bónbas kargeuta.
Gernika bonbardeau (a)b(i)enien, astelen baten bonbardeau, da gu martixe góxien erretiradie ándik, an iríduek oniño errekan. Au ta Otxandiyo ta, bonbardeau abienien Elgetako fréntien, genéralien Naparroati etorte sien, Naparroako “kanpo de abiasiñoti”, orti, argitte sien. Txakurre pe susteuta eoten sien. Saátia entzute abienien, txakurre pe susteuta…. Siénie jote abien erriyetan sentitze abenien, sirénie jote abìen, jéntie errétietan al da lekuen, baia nun? jente aéntzako es euen séik, dana jo ta aústu itte abien da, gero órrek kasak txikiyok ametrallaóras lurre joten bajatzen sien iós! Fréntian da árek bajátu, gu perris, e, blindeute eusela ta billurtute tietzen isete geñen fusillas. Da gero Málaan prisiónero eon nitxenien “kanpo de abiasiñuen” birritten eon giñun gu, “kanpo de abiasiñue” itten, an ikusten giñesan, “kauen san diós!' Onek biindeuta eusela! sarritten billurras etxúnda pareu ta nok tiretuko tzó ametraliaoras da... sériyuek sien árek, sériyuek!

Egilea(k): Alberto Errazti

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia