Muxika (Bizkaia)

Anaiak anaien kontra

Anaiak anaien kontra <p>Seguru asko anaiak anaien kontra aritu zirela dio, ezin jakin. Horrelako kasu asko egon ziren, bando ezberdinetan egoten baitziren. Tiroka zabiltzanean, ez dakizu nor jo edo nor hil dezakezun. Zeperinok ez zuen senitartekorik galdu, lehengusua larri zauritu zuten, baina aurrera atera zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-012-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Seguru asko anaiak anaien kontra aritu zirela dio, ezin jakin. Horrelako kasu asko egon ziren, bando ezberdinetan egoten baitziren. Tiroka zabiltzanean, ez dakizu nor jo edo nor hil dezakezun. Zeperinok ez zuen senitartekorik galdu, lehengusua larri zauritu zuten, baina aurrera atera zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta iñoz ez jatzu paseu zure anaixan baten kontra edo famelikoren baten kontra edo edo ibilttie?
- A hori eingo genduzan, alderdi bixetatik ibilli gintzezan eta ein ein biher hori. Ibiliko gintzake. Zenbat ibilko zien? Zematek hil eta deu anaixak anaixatara, anaixak anaixatara be igual jakin ez eta tiro-tiroka. Ze bata batetik eta bestie bestetik, han nor hiltzen dan iiñok ez daki, edo nok bota dauen tiroa, edo nun dauen bez.
- Nortzuk dienik barik.
- Klaro, klaro. Ze frente bat hemen dekezu, bestie hamendiko etxien dekezu, eta tiroka zabiz hamendik trintxeran handik trintxeran eta zuk ez dakizu hametik botata nor hiltzen dozun edo iñor hiltzen badan, joten bozun bez.
- Karo ezin jakin.
- Karo, anaixak anaixetara asko horretara, asko. Asko. Anaixak anaixatara be hilko zien, jakin ez, ze bixek dabizenak...
- Ta zuk famelikorik ez zenduen galdu?
- Ez. Baliaz jo bai, baliaz jo eta zerien geldittu bai. Bixotzan kontra geldittu balie ein jakon. Gero opereu ei eben handik, geroetara. Lelengotik operetako ibil zen eta Madrillera joan zan eta han be zertute eta gero,[...] hareixe operaziño klasie,ez daitz nungo mediku batek ein bihero dotsola eta gero balie atara otsoien /atatsoien/. Undekoa. Bai, lehengusu karnala, lehengusu karnala. Bai. ta beste baten euzokoa be, zerena, Felix Undabeitia, ha be bai. Ha [...] sartu otsien balie, [...] lekutik, zulue einde.
- Aidxudxeko (Ajuriako) Felix?
- Ez. Haren parientie izengo zan, Iborrikoa, Felix. Horrek hiru neba-arreba zien. Eta anaixe bik ez ben euki famelirik eta bestie neska zahar lotu zan. Eta oin propiedadiek eta propiedadiek eta lobak ba, ez daitz ba nora urriñera joan da beñipein herentzixe. Ha be bai. Ha be "por milagro" salbe zen, bestie baliek holako lekuen [...].

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia