Iurreta (Bizkaia)

Gurasoak ebakuatuta; etxea okupatuta

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Bere gurasoak ganaduak hartuta Artxandara joan ziren ebakuatuta. Bere anaia Kirikiño batailoiko gidaria zen. Etxera bueltatu zirenean etxea okupatuta aurkitu zuten, bere aitari diru apurrak eta pinudiak kendu zizkieten.

Transkripzioa

Aitte ta ama be ebaku(a)u sien, sartzeko etorri sien Francon ejérsitue ta aráfixkue ta iru bei eró etxien da beste anaiye nerie, ba, txófer juen san Kirikíñora, batallón Kirikiñon txófer eon san. Da aitte ta ama bákarrik, da artu kamioien da erue abiesan leleko sera ei abien Artxandara, ganau aráfixku(e) ta kristo gustíes, da gero ónek arasoetan asi sienien, andi martxau in bier. Artu andik da juen sien sere(r)a Torrelaveara, kóntuek atara!, Torrelaveara kamioien, ia ser dan, etxí(e) abandonauta, Torrelaveara kamioien, gu be fréntien, an be bakarrik, guk es geken etxerik eta es kristorik, etorri sienien áuxe okupauta, beste batzuk, éurek, koittauek, sute eskíñen parau ta kanpo-jentie etxíen, da tire! tirétu in bier eurrera. Gero martxau abien, aitteri kendu otziesan eukittun diru ondarrok eta piñudiok.

Egilea(k): Alberto Errazti

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia