Pilotaria eta futbol atezaina
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-045-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko otsailaren 22a
- Iraupena: 0:02:22
- Erref: EGB-045/007
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Pilota , Aisia » Kirola » Futbola
Transkripzioa
-Tartian pelotan esaten dozu?
-Pelotarixa nitzan.
-Noiz hasi ziñan pelotan? Mutikotan hasiko ziñan, ezta?
-Hogeta bat urte neukanian. Profesional.
-Profesional, baiña pelotan jolasian umetan.
-Jesus, baitta lotan ere bai.
-Eta nun ikasi zenduan zuk, pelotalekuan edo kalian?
-Kalian! Ahal dan lekuan. Pareta euki ezkero eta pelotia, segi.
-Pelotia zelakua ebalten zebein mutikotan, gomazkuak edo zelakuak?
-Narruzkuak.
-Mutikotan be bai?
-Lanazkua be igual. Baiña narruzkuak merkiak, e. Hiru perro ta erdiko pelotak esaten giñuan orduan. "De a 35 céntimos".
-Hiru pero?
-Hiru perro, txakur haundixak. Lanazkuakin igual itten gendun guk pelotan. Kartoiakin ere bai, borobildu ezkero...
-Sake eitten baeben...
-Segi.
-Kuadrillan jokatzen zebein pelotan?
-Keba. Kuadrillan ere bai baiña frontoia, pareta nun zeuan hantxe. Afizio demasa.
-Asko izango ziñen sasoi hartan pelotan. Futbolian ez zan eitten?
-Baitta. Fubolian einda [daukat] nik.
-Baiña profesionala ez.
-Elgoibarren, Elgoibar. Elgoibar Club.
-Elgoibarko ekipuan? Orduan deportista...
-Atleta.
-Atletia izan za orduan, e.
-Ez. Portero eitten naban.
-Oseake Elgoibarko herriko ekipuan portero eta aparte pelotari.
-Bai. Bueno, orduantxe laga nion futbolari. Pelotan hasi nintzanian...
-Fubola akabo. Bixak batera eittia zaila, ezta?
-Klaro, ezin leiken gauzia.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!