Elgoibar (Gipuzkoa)

Kamiñerokoko frontoia eta erromeria

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-034-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Kamiñeroko frontoia estalia zen eta partidu asko jokatzen ziren bertan. Elgoibarko pilotarien izenak. Florenen anaiak ere jokatzen zuen. Erromeria ere egiten zen bertan eta Florenen aitak eta Pedro Gelatxoren aitak jotzen zuten soinua. Soinujolearena lan gogorra zela eta, aitak ez zien afiziorik sartu semeei.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hango frontoia ze izaten zan hamen plazako frontoia bezela?
- Iguala, iguala, kubiertua izetia. Oso frontoi politta ta hor partiduak eta lehenao jokatzen zian praka zurixekin ta profesionalak jokatzen zeben. Ta hamen Elgoibarren saso(e) baten zian e… ze esango dizut ba nik? Artaso ta Fermin ta gure anaixa ere pelotaixa zan ta hola jaixetan-ta hor ipintzen zittuen hor partiduak ta hor jokatzen zian.
- Demaseko girua egongo zan, ez?
- Bai, bai, anbientia, anbientia. Erromeixia ere ezaututa nao. Gelatxo soiñujolia, Gelatxo oin Pedro dao hamen, horren aitta eta nere aitta joten zeben soiñua hor. Soiñujolia zan nere aitta ere.
- A baitta, e?
- Bai. Ta ni ezaututa nao mutil koskorra ta hor kriston erromerixia, frontoia bete-bete jente egoten zan han dantzan. Jesus! Kamiñerokuan.
- Ta ez zendun ikasi zuk soiñua jotzen?
- Ez.
- Ez, honek ez.
- Iñok ere ez.
- Eta beste anaixak be ez.
- Ezta! Zaharrenak pixka-pixkat, baiña hartu ere ez bestek, e! Guk iñok ere ez, hartu ere ez afiziorik. Ta aittak sekula eman ere ez, zertzeko, haizerik eman ere ez. Harek esaten zaban "Soiñujoliari badakizu ze pasatzen jakon?" "Zer?" ta "Danak aindu ta beti lanian ta beste guztiak erromerixan ta hi lanian beti, soiñujolia beti lanian" esaten zaban. Gure aitta zanak ez zigun ematen aurrerapenik sekula. Soiñujolia beti bera lanian ta lan nekosua da soiñua, e! Harek soiñua joten-ta ibiltzen zanian jo-ta haundi-haundi einda eukitzen zaban esku(mu)turra ere! Haura, nekia da soiñua!
- Gero lehengo, ez zian izeten... oingo modernuak dia zeak, baiña hola "antes" hola lotu hamendik eta… Oso diferentia.
- Oin, gaur egunian, ba adelanto haundixak daure eta aurrian euren mahaitxua, soiñua ipini gaiñian-ta ta fazilidade haundixakin joten debe gaur, baiña lehen ez.

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia