Eibar (Gipuzkoa)

Frontoirik onena Eibarko Astelena

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-093-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Frontoirik onena, Astelena. Goialdean kristala zuen. Frontisa eta ezkerreko horma oso onak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Gustukoen izan duzun frontoia, Migel? Eibarkoa?
– Eibarkua. Neretzat Eibarkua. Eta hau Donostiako frontoia, Gros-a, ona zan. Frontoi ona zan ha jokatzeko, onenetaikua.
– Zer zeukan orduango Astelenak gaurkoak ez daukana?
– Zan orduan… Dana goixan eta dana zan kristala, dana kristala. Dana kristala zan. Eta behian pixkat koskak baegozen, baiña frontisa ona. Eta ezkerreko pareta be onenetaikua. Pelotan jokatzeko, bai orduan eta bai gaur be frontoirik onena Eibarko Fronton Astelena da. Gaur nik ez dot jokatu, baiña ikusi egin dot pelotan eta zelan pelotia faten dan eta dana.
– Baina asko gastatzen da pelotan.
– Jokatu egin bihar da. Han jokatzen dabenak… Jokatu egin bihar da, Eibarren jokatu. Eta, hortik aparte, oindiokan be, fronton Astelenan daguan jenterik eta gehixen entenditzen dabena asko dago frontoian. Eta ez dot esaten hori ni Eibarkua naizenetik. Nik Eibarko jentiari asko gura detsat. Eukiko dittut kontrarixuak, naturala dan moduan. Baiña neretzako gaur be Fronton Astelena Eibarkua da onena. Eta han triunfatzen dabenak daka plazia leku danian. Lehen behintzat. Lehen holan zan.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia