Kaleko umeek burla egiten zieten eskolan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-037-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Elgoibarko euskara
- Elkarrizketatzailea(k): Irune Iriondo
- Data: 1999(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:14
- Erref: EGB-037/003
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Euskara » Euskararen egoera , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Baserria vs. Kalea
Transkripzioa
-Aber guria, zu, beratzi urtekin. San Lorentzon ibili eskolan ta ez nitzan ixa batere juten, gaiñera; egualdi txarra zauala, ardixak zainttu biher ziela…
-Klaro, lana ta…
-Ardixak zainttu biher ziela, egualdi txarra zauala, aittari lagundu bihar niola ganau... Eske nik ez dakitt ze pasatzen zan. Ta geo kalera. Matrimonio bat bazauan hor Plaentziakua Paka edo, beti elizan —Benito pintxia edo— beti elizan zauren matrimonio bat. Ta harek ekarri nindduen haren etxera. Ta gero, ba, erderaz eta eskolan ikestera bi urtian plaza txikixan. Ze? Nik ez naban ezer ikesi. Zela ikesiko naban, ba? Ezer ez naban ulertzen eta… bueno, bueno, bueno, bueno. Gero, kaleume guztiak hartu giñuezen aurrian burlaz. Zu! Nik, harek... horrek danok egixak dia, e! Ume danak burlaz hartu giñuezen, "Boronas, no se qué" ta ze gogokin jungo giñan ba gu? Jun nahi ezta. Ta gero ikestia nahi ere ez, jakin ere ez, ta ikestia nahi ere ez. Esaten dau, e, ni eon nintzanian, hil zan Paka, San Bartolome kalian bizi zian ta harek esaten zaban gero: "Paka, eskillaria eskobatzia nahi dozu? —hola, ikesten edo, leziua zeoze ikesten ta— Nahi dozu eskillaria eskobatzia? Nahi dozu ontzixak sikatzia?" Ta beti zeoze preguntezka lana ingo niola. Osea, ez genkixen eskolan eta... gero haura tratua eskolan bertan, berriz…! Haura tratua, egixa esanda, porke guk ez gendun esplikazio bat entenditzen, guk ez genduan entenditzen esplikazio bat! Ta gure eskolia hoixe izan zan ta erderia eta zera ere bai. Ta ezebez ikesi. Ze, ze... Nik ez dakit, milagroz bizi gara, e! Esaten dot: lana ein ta bizi. Baiña ostian gaurko gaztiak daken kulturia o daken… Nik problema hori beti euki dot. Ba... Baiña, ze ingo dou, ba? Zu, holaxe jaixo giñan, holaxe hazi gara eta, ba, hamentxe sozidadian bizi gara.
Egilea(k): Ane Odria
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!