Berastegi (Gipuzkoa)

Eskolako garaiko jolasak

Eskolako garaiko jolasak Eskolako garaian zertan jolasten zuten azaltzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-004-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolako garaian zertan jolasten zuten azaltzen du.

Transkripzioa

- Akordatzen zara eskolan hemen plazan ibili ziñanean edo jolas orduan edo ze jolas egiten zenduten?
- Gu, guk, guk pelotan gutxi ibiltzen nintzen ni, bai. Ordun gordeketan ta holaxe; bestea tornike o ez dakit zer esaten giñun. Zea batzutan, ta holako zea batzutan. Baiño denbora gutxi izaten gendun guk e? Ez gendun.
- Hortxe eskolako denboran, ez?
- Eskolako denboran, bai ordun. Mutil koskorretan emakumek bezela kaniketan, kanike zea txiki batzuk izaten zien ta, kanikekin ta ta... Hola zeozer, hara ta honea, ahal dan bezela.
- Ta bestea, esan duzuna, tornike edo zelan izaten zan hori?
- Tornike, hoi torniken izaten zan, ba, kuadrillen zeatu ta bat gorde, gordeketan bezela, ta korrika bata besteakin zeon, ta hola, holako jolas klase bat zan.
- Ta kanikarik eta eukitzen zenduen?
- Bai, txikiten bai, mutil koskorretan izaten giñun.
- Erosita?
- Erosita. Erosita. Hor dendak bazien, ta dendatan ta eoten baizien, ta nolabaitte denbora pasatzeko, baakizu, hola zeatzeko.
- Eta bestela pelota, pelotan esan duzu gutxi. Ta futbola edo egiten zenuen orduan?
- Ez, futbolarik ez, ez, pelotan bai, pelotan ibiltzen zien. Nik ez nun hartako afizio handirik e, pilotarako ez nun. Ibili izandu nintzen behin eo beste hola pixka bat baiño asko ez. Ez nun pelotako ta afizioiken.

Egilea(k): Josu Diaz de Otalora

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia