Azkoitia (Gipuzkoa)

Eskolan Martirietako Monte baserrian

Eskolan Martirietako Monte baserrian Eskolan Martirietako Monte baserrian ibili zen. Maistra valentziar bat zuten irakasle eta erdaraz ikasten zuten; apaizek indar handia zutenez, doktrina derrigorra izaten zuten. Neska eta mutil batera joaten ziren eskolara, goiz eta arratsalde.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-034-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolan Martirietako Monte baserrian ibili zen. Maistra valentziar bat zuten irakasle eta erdaraz ikasten zuten; apaizek indar handia zutenez, doktrina derrigorra izaten zuten. Neska eta mutil batera joaten ziren eskolara, goiz eta arratsalde.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta umetan eskolara nora?
-Montera. Monte baserriyen dao, hemendik gertu; gertu eo, bai.
-Martirittan?
-Bai. Ta hara eskolaa, ez gendun bate ikisi baiña ibiltzen giñen behintzet zeoze. Han etorritzen zan maistra bat euskeraz ez zekiena, balentzianie edo ez dakit zer zan, esaten zeben. Eta harek euskeraz tutik ez zekien eta guk erderaz tutik ez. Eta ze ikesiko gendun ba, nola ikesiko gendun ba? Gure garaien zan oraziue eta dotriñie. Eta maistriek baiño apaizek gehio agintzen zeben ordun. Martiritten apaize eta harek beste gauzaik ez zun. Elizara, oraziue, dotriñie-ta. Guk hari kaso in ber, porke gurasuak, baakizu, apaizek engaiñau eitten zittuen dana garai hartan. Eta nik askotan... Montera juten giñen zortzi bat urtekin hasi ta hamar bat-edo, hamaika-edo. Behin hamaika bat ezkeo basarrin lana ein ber izeten zan. Bateko ittulia edo besteko ardizaitzie edo besteko astuakin ganaujatekotan lagundu anain bati edo bestiai ta. Hola zan gure bizimodue.
-Eskolara anai-arrebaren batekin joaten zinen?
-Bai, nere aurreko anaiekin, beste anaiekin juten nitzen.
-Neska eta mutil batera egoten zineten?
-Danak batera, txiki ta haundi eta neska eta mutil danak batera. Goizian jun, eta garbi esango dizut, ipintzen zigun hola enziklopedia haundi batzuk zien, eta hola ikexteko puxketa bat ipintzen zigun, hoja puxketa bat. Eta, puf, letun poderioz, baakizu, erderaz ez gendun batere entenditzen-ta, letun poderioz zeoze hartzen gendun eta juten giñen maistriana eta esan eo hola (ataskatzen) gendun, eta gero dotriñia. Atsaldien’e berdin, atsaldien’e eitten gendun hiruretatik bostetara. Baakizu, oin arbelak badaure, lehen pizarria esaten giñun guk, pizarrara, bat hara ataatzen zun txandan, ta diktadua eo zera. Haura eitten genduanin dotriñia berriz’e. Guk ez gendun ezer, bate ikixi eskolan! Juxtu-juxtu izena eta apellidua eitteko lain esango dizut nik. Bate bate ez gendun guk eskolaik ikisi.
-Dotriñatik aparte...
-Dotriñia eta dotriñia. Dotriñia esango nun nik hamabi urtekin aurrenetik azkenera buruz bai. Eta euskerie oso errez ikesten nun nik. Oso errez.
-Euskeraz ikasten zenuten?
-Euskeraz, dotriñia euskeraz. Eskolan hitzik ez euskeraz. Ezta hitzik’e. Penia da ba, e!
-Debekua?
-Bai ba. Kantuek eta, guk eskolan illuntzien erteeran-ta, ze kantu! Cara al Solak eta ez dakit ze ta badakit ze ta.
-Eskola goiz eta atsalde?
-Bai, goiz ta atsalde.
-Eta bazkaldu?
-Bazkaldu etxera, etxera etortzen nintzen. Hemendik Monte baserrira etortzen nintzen ni ordun laurden baten edo hamar minutu, ordu laurden bat.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia