Behien aurrean lanean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-004-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Berastegiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2009(e)ko ekainaren 15a
- Iraupena: 0:01:47
- Erref: BRS-004/006
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak
Transkripzioa
- Eta esan duzu behien aurrean eta ibili behar izaten ziñatela…
- Bai, jesus.
- Baiña zuek hemen ez zekazuen ez?
- Hemen ez, baiño auzoan han osaban etxen elizen ondoan bizittu zien aittona ta osaba, ta haikin. Ta gero hemen auzo hotan, auzo hotan askotan zeatzen giñen.
- [EMAKUMEA] Honen etxen, honen etxen aittona hau, aman aitte hau zuen, ta hau itsue ta honen semekin ta, han elizen ondoan, haik bai…
- Ta hemen ondoko baserri hota’re bai. Gu koadrilla handia nola baigiñen gaztek hola giñenai deitzen zigun itzulen, udan, primabera parten beñipin bai, launtzeko bai, launtzeko bai. Baserritan asko ibili behar izaten gendun, garaie etortzen zanen, ba, baten ta besten, hola. Ordun zelai hok denak laboreak izaten zien; oain belar daude, baiño dena behiekin eitten zan, ta behien aurren ibiltzeko umek nahi izaten zittuen, ta hemen ume asko nola nola baigiñen, baten batea ta besten bestea, ta garaien beti izaten gendun.
- [EMAKUMEA] Felik esaten o, baserri batea jun omen zan, ta ez omen zun ibili nahi haik behiekin, ta sekuleko tripeko miñe jarri zitzaiola, Eibarko estankon bizi danak, sekuleko tripeko miñe jarri zitzaiola, ta gaixo zegola, ta negarrez jarri omen zan, ta etxea…
- Behien aurrean ez ibiltzeagatik?
- Ez ibiltzeagatiken. Bai, bai, ordun etxe askotan ibili behar izaten genun guk hemen e? Bai, etxe askotan ibiltzen giñen. Ordun denatan baserri hoitan denatan nola zien behiek, ta denatan laborea asko eitten zuen, ta bea famili ttikiago, bea handiago bazuen ba umek hola zeben tokitatiken deitzen zigurean...
Egilea(k): Josu Diaz de Otalora
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!