Elgoibar (Gipuzkoa)

Eibarrera enkargura joan eta zinta-karreran jolasean

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-030-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Aitak tailerra zeukan eta Eibarrera bidaltzen zuen Unzetako ferreteriara piezen bila. Unzetaneko ferreteria garrantzitsua zen orduan. Eibarrera joaten zenean hango "Casa del Pueblo"-ko "zinta-karreran" (ginkana) parte hartzen zuen. Bizikleta gainean eserita, makila batekin, lazo batzuk harrapatzera jolasten zuten.

Transkripzioa

- Gure aittak, zera, taillartxua edo zaukan ta hamen ez zauan, bueno, bazauan ferreterixia baiña Eibarko Unzetanekua ere bazan, oin oindiokan zerian dao, San Antoliñen. Ba haura ferreterixia inportantia zan. Honek ingo, bera Pedro Unzeta, ferreterixia sortu zaban gizona, hantxe dendan eoten zan beste bere seme bi eta beste dependienteren bat ere bai ta hara bialtzen zian aittak taillarrerako edo, zeozer piezaren bat edo, hola. Eta maietza ointxe dator, maietza lehenengua, gogoratzen naiz ba, esan zian eze "Eibarrera juan bihar dok, Unzetanera" ta "bien". Ba muestria edo zeoze emango zian pieziana ta hauraxe ekartzeko. Eta nik zenbat urte eukiko nittuan ba?
- (andria) Zazpi urte edo?
- E?
- (andria) Zazpi bat urte edo.
- Gehittuago igual eukiko naban zeatik eze Eibarren, beti izan zan Eibar socialista ta republikano ta hamenguen aldian oso abantzauak eta han "Casa del Pueblua" ere bazauan eta han jaixa edo zan, jaixa zan Eibarren. Hamen ez zan artietan holakorikan eta zintta jokua. Horrek bizikleta gaiñian jarri, eta zinttak ez dakit iñoiz ikusi dozun? Ez e? Holakotxe lazo ederrak izeten zian, luziak, metro terdikuak edo metro bat ingurukuak, karrete batzuetan batu, ta anilla bat han barrenian ta paluekin bizikleta gaiñetikan sartu in bihar zan, han zerian.

Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia