Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Lasagabaster dendak

Lasagabaster dendak <p>Eskola bukatu eta baserrian geratu zen, 36 urte ingurura arte. Ahizpa guztiek egin zuten lan dendari bezala. Zaharrena Lasagabasterrenera ezkondu zen, hauek Aretxabaletan janari-denda bat eta oihal-denda bat zituzten. Beste lokal bat erosi eta arropa-denda ere jarri zuten. Gero Arrasatera etorri ziren. Erdiko kaleko "Txikixena" denda izandako lokala hartu zuten. Hortik etorri ziren gaur egun Lasagabaster denda dagoen lekura.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-035-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskola bukatu eta baserrian geratu zen, 36 urte ingurura arte. Ahizpa guztiek egin zuten lan dendari bezala. Zaharrena Lasagabasterrenera ezkondu zen, hauek Aretxabaletan janari-denda bat eta oihal-denda bat zituzten. Beste lokal bat erosi eta arropa-denda ere jarri zuten. Gero Arrasatera etorri ziren. Erdiko kaleko "Txikixena" denda izandako lokala hartu zuten. Hortik etorri ziren gaur egun Lasagabaster denda dagoen lekura.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hango eskolak akabo ziranien, gero zer?
- Gero kitto, gero etxera, gero etxera ya. Gero baserrixen.
- Zu betik bizi izan zara baserrixen?
- Bai.
- Zenbat urte arte?
- Ba hogeta hamasei inguru arte kasik, bueno, apur bat lehenau ibili nitzen, nik, eske guk, aizta danak dendan ibili gare, danok e? Nere aiztarik zaharrena zela ezkondu zan Lasagabasterrenera, hau Lasagabaster dendia, denda honetara, eta honeik bizi ziren…
- Esan dozu denda hori hasi zala Atxabaletan.
- Horreik bizi ziren Atxabaletan, orduen bizi ziren Atxabaletan, eta Atxabaletan eukien komestiblie eta gaiñera eukien tela dendie, horreik bixok eukien. Eta gero hartu euen gero zerekue, zela esaten otsien hari dendiari? Han Erdiko kalien bertan euen beste denda bat, oin ez naz akordetan, zapaterixia eta eukena, zapaterixa eukien fabrikan zapatak edo zeozer itten zittuen. Zela esaten otsien horri dendiorri, bueno, lokala zan ezta? Ta eurak zarrau in euen hori, ta gero hori hartu auen koiñatuek ta ifiñi auen hor erropa gauzie gehixago ifiñi auen.
- Baiña bestia gordeta?
- Bai, bestie komestiblie eta dana, eta gero ifini euen hor eta hor in zittuen bastante urte, zeatik gero etorri ziren hortik Mondrauera etorri ziren, bizitten ya Mondrauera. Lobie eta nere koiñatue; nere aiztie hil in zan, hogeta hamazortzi, hogeta hamazazpikin hil zan nere aiztie. Eta euken ba bi seme eta alaba bat, alabia artien gaztetxue zan, geixotu eta hil in zan. Eta gero etorri ziren Mondrauera bizitten etorri ziren. Etxie erosi euen hemen eta Erdiko Kalien, ‘Txikixena’ esaten otsien denda bat, euen orduen libre, eta hartu auen ha lokala Erdiko Kalien. Eta gero hortik pasau ziren oin dendie dauen lekure; badakitzu nun dauen oin Lasagabaster?
- Bai uste dot.
- Bueno ba, azkeneko hori hartu auen. Atxabaltakue egon zan bastante denporan Mondrauekue eguela be bai, e? Atxabaltakue be egon zan. Eta gero Mondrauekuaz be segidu, bixakin batera be segidu auen denpora askuen. Baiña gero azkenera, oin dana daukie kale baten, Erdiko Kalekua be saldu in euen eta bestie… haundie, oin dauke hori haundixori, eta hori haundixori bakarrik ez, aurrekaldien beste denda bat dau, muebliak eta dauzena, eta gero beste bat dau, “Moda Joven” edo honutzau. Hor kale hortan hiru lokal daz eurenak oin. Azkenien etorri ziren horra.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia