1936. urtean egin zuen debuta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-068-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Eibarko ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko maiatzaren 28a
- Iraupena: 0:01:26
- Erref: EIB-068/025
- Kodifikatzailea: Ane Sarasketa
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Pilota , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina
Transkripzioa
-Orduan egiten zian entrenamentu modukuak eta hantxe ikusten zan...
-Bai. Eta gero nik debutau neban el día veintinueve de junio. Zan del año treinta y seis.
-Gerria urten zan urtia.
-Bai, hille bixan urten eban, handik hille bira urten eban.
-Zuk hemezortzi urte.
-Bai. Nik Marinokin jokatu nintzan lelengotik, Marino zan. Da galdu ein [netsan]. Hogeira zan partidua. Da gero Eibarko frontoian, gerria etorri zan eta frontoia itxi ein eben frontoia eta Eibarko enpresiak Gernikan organizatzen zittuan partiduak. Da Eibartik faten zan autobusa, Dos de Mayuan urtetze’eban autobusak.
-Gerra, e?
-Bai-bai, gerra denporan. Gerria artian etorri barik euan zerera, Plaentziara, etorri barik euan. Da nik, autobusa garbittu eitten netsan pixkat eta txoferrak eruaten nindduan. Eta egun baten han Gernikan neuala, ia jokatuta neukan Marinokin, eta Bidartek ikusi nindduan. “Ene, nahi dok jokatzia hurrengo astelenian rebantxia?”. Bai. Jokatu... eta irabazi ein netsan. Gernikan. Da gero barriro jokatu nintzan Mungixan, beste hirugarrena, eta han be irabazi ein netsan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!