Eibarko arma-lantegiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-046-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Eibarko ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko apirilaren 07a
- Iraupena: 0:01:55
- Erref: EIB-046/013
- Kodifikatzailea: Ane Sarasketa
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ekonomia gerra garaian , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Kanpoko jendearekin harremana
Transkripzioa
-Hemen armak eta asko eitten zian eta gerria hasi eta berihala hasiko zian armak eitten frenterako?
-Agustin: Bai.
-Bartolo: Baiña Eibarko armak ez juen balio, berrogeta hamar metrora jaurtzen juen-ta.
-Pistolak-eta.
-B: Pistolak eta zerak pe bai, subfusillak be bai, Beiztegik be eitten jittuan. Winchesterran kopixia eitten juan GACiak. Rifliori.
-A: Horixe izan zan eibartarrak Valenziara joan zan, motibu hori izan zan. Hamengo fabrikia, fusil-fabrikia, hara eruen eben. Hamen frentia zela urrian euan, hara eruen eben.
-B: Deuston ipini juen Salesianuetan.
-A: Deuston bai, baiña Deustotik hara eruen eben zera. Horretxeaittik Ibarguren-da Emiliano Latorre-ta horrek han egon zian denpora askuan biharrian.
-Eibarko asko egon ziran, ezta?
-A: Bai, bai.
-B: Eibartar asko. Eibartarrak ezkonduta be badauaz Valenziakuekin. Gizonak pe bai eta andrakumiak pe bai.
-Alberiquen edo zan?
-B: Buñol-ta Alberique-ta izan zian hemenguenak, hara joan zianak.
-Eibartarrak famia zeken orduan.
-A: Bai, bai.
-B: Ibarguren izan zan hango fabrikako, fusilgintzako fabrikako nausi. Hangotxe kaso bat kontauko dot nik, entzundako ipuiña da hau baiña. Hartu zebenian Valenzia frankistak, hango fabrikako jefia, koronelen bat edo joan zan nausixarena, ia diretoria etorteko beragana. Ibarguren zan diretoria. Eta Ibarguren presentau zala. Ta Ibarguren zan ba hogeta lau bat, hogeta bi-hogeta hiru urteko mutil gaztia, aittua biharrian. Aber-ta. Ez, berak ez dabela mutikorik bihar, diretoria bihar dabela-ta. Bera zan. Hori kontatzen dabe han ibilli zianak, horixe pasau zala.
-Republikako fabrikarik inportantiena.
-B: Jose Ibarguren.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!