Eibar (Gipuzkoa)

Karakate mendiko puntan, zaintza lanetan

Karakate mendiko puntan, zaintza lanetan Karakate mendian, hamabost bat lagun egoten ziren zaintza lanetan, txandaka. Karakatera egunean bi bider igotzen ziren orduan. Hegazkinak ikusten zituztenean, Karakatetik Telefonicara abisatzen zuten telefonoz, eta haiek dorrera pasatzen zuten abisua. Gero kanpaiak jotzen zituzten. Alarma izaten zen hori eta bakoitza ahal zen lekuan ezkutatzen zen gero. Tailerretako sirenak ere jotzen ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Karakate mendian, hamabost bat lagun egoten ziren zaintza lanetan, txandaka. Karakatera egunean bi bider igotzen ziren orduan. Hegazkinak ikusten zituztenean, Karakatetik Telefonicara abisatzen zuten telefonoz, eta haiek dorrera pasatzen zuten abisua. Gero kanpaiak jotzen zituzten. Alarma izaten zen hori eta bakoitza ahal zen lekuan ezkutatzen zen gero. Tailerretako sirenak ere jotzen ziren.

Transkripzioa

-Zenbat lagun egon ziñazien Karakaten?
-Agustin: Han egongo giñan, hamabost bat lagun egongo giñan baiña relebua itten genduan, e. Bost bat lagun egoten giñan gabian. Gau ta egun egoten giñan, bai. Orduan, oiñ Eibartik, etxetik hona kosta eitten jatak etortzia, ta orduan Karakate puntara Maltzatik bi bidar igotzen neban nik.
-Bartolo: Igo in biha da hara!
-A: Fronton Astelenan eitten eben bazkarixa danendako, miliziano guztiendako, eta harek ekartzen eskuen Maltzara, eta Maltzan hartu nik lepuan da gora. Egunian bi bidar hori. Oiñ hona etorri ezinda.
-B: Ezin sinistu noberak horrek ein dittuana be, sinistu ezin oiñ.
-Eta zeuek abixatzen zenduen telefonoz Maltzara?
-A: Ez. Guk telefonoz telefonikara.
-Eta telefonikatik?
-A: Torrera. Torrian egoten zian mutillak.
-B: Honek telefonikara eta [...] torrera. Eta kanpaik joten zianian ahal dabenak ahal dabena.
-Ze zan, kanpai haundixa izaten zan, drauna joten zan?
-B: Kanpai haundixa, bueltaka, din-daun, din-daun!, dana alarmia, ardurakua, eta ahal dan lekura, bakoitzak bere burua zaintzera.
-Sutia zanian moduan?
-B: Bai. Gero sirenia be egoten zan leku batzuetan, sirenak pe bai fabri..., taillarretako sirenak pe joten jittuen.
-A: Bai, bai. Orbeak eta.
-Orbeanian?
-A: Bai. Orbeak eta Beiztegik eta bajakazen orduan.
-B: BHiak be bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia