Eibar (Gipuzkoa)

Gerrako babeslekuak Eibarren

Gerrako babeslekuak Eibarren Eibarko Udalak babesleku asko eraiki zituen herrian: Urkuzuko iturri atzekoa etxe azpian, Ibarkurutzen...

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-046-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eibarko Udalak babesleku asko eraiki zituen herrian: Urkuzuko iturri atzekoa etxe azpian, Ibarkurutzen...

Transkripzioa

-Aiuntamentuak Eibarren refujixuak ipiñi zittuan, ezta?
-Bartolo: Aiuntamentuak ez zeken refujixorik.
-Ez, baiña bestela, Eibarren hamar-hamabost toki zeren refujixuak.
-B: Refujixuak zeuazen bat, Beheko Parkia, han itturrixa badao ba, ha etxia einda zeuazen harek, eta han errekara eskillarak jarri zittuen egurrezkuak, han behera joaten giñan, etxe azpira sartu. Ha zan bat. Bestia horixe. Eta bestia oiñ Ibarkurutzian badao ba Gipuzkuanua Bankua, hori etxe hori eitten zeuan, horrek izan zien Eibarren zementoko etxe onak itten hasi zianekuak. Han be refujixua egon zan.
-Holako tokixak hartu zittuen orduan?
-B: Segun nun harrapatzen zeban honen kanpai jotiak nun harrapatzen zeban, ahal dan lekura.
-Zeuk abixau?
-Agustin: Guk abixau.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia