Eibar (Gipuzkoa)

Eibarko arma-lantegiak

Eibarko arma-lantegiak Eibarren egiten ziren armek ez zuten gerrarako balio. Arma motak aipatzen ditu. Eibartarren fusil-fabrika Deustura eraman zuten; eta, geroago, Valentziara. Izan ere, frontea hurbilegi zegoen hemen. Horregatik daude hainbeste bikote valentziarren eta eibartarren artean. Gertaera bat kontatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-046-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eibarren egiten ziren armek ez zuten gerrarako balio. Arma motak aipatzen ditu. Eibartarren fusil-fabrika Deustura eraman zuten; eta, geroago, Valentziara. Izan ere, frontea hurbilegi zegoen hemen. Horregatik daude hainbeste bikote valentziarren eta eibartarren artean. Gertaera bat kontatzen du.

Transkripzioa

-Hemen armak eta asko eitten zian eta gerria hasi eta berihala hasiko zian armak eitten frenterako?
-Agustin: Bai.
-Bartolo: Baiña Eibarko armak ez juen balio, berrogeta hamar metrora jaurtzen juen-ta.
-Pistolak-eta.
-B: Pistolak eta zerak pe bai, subfusillak be bai, Beiztegik be eitten jittuan. Winchesterran kopixia eitten juan GACiak. Rifliori.
-A: Horixe izan zan eibartarrak Valenziara joan zan, motibu hori izan zan. Hamengo fabrikia, fusil-fabrikia, hara eruen eben. Hamen frentia zela urrian euan, hara eruen eben.
-B: Deuston ipini juen Salesianuetan.
-A: Deuston bai, baiña Deustotik hara eruen eben zera. Horretxeaittik Ibarguren-da Emiliano Latorre-ta horrek han egon zian denpora askuan biharrian.
-Eibarko asko egon ziran, ezta?
-A: Bai, bai.
-B: Eibartar asko. Eibartarrak ezkonduta be badauaz Valenziakuekin. Gizonak pe bai eta andrakumiak pe bai.
-Alberiquen edo zan?
-B: Buñol-ta Alberique-ta izan zian hemenguenak, hara joan zianak.
-Eibartarrak famia zeken orduan.
-A: Bai, bai.
-B: Ibarguren izan zan hango fabrikako, fusilgintzako fabrikako nausi. Hangotxe kaso bat kontauko dot nik, entzundako ipuiña da hau baiña. Hartu zebenian Valenzia frankistak, hango fabrikako jefia, koronelen bat edo joan zan nausixarena, ia diretoria etorteko beragana. Ibarguren zan diretoria. Eta Ibarguren presentau zala. Ta Ibarguren zan ba hogeta lau bat, hogeta bi-hogeta hiru urteko mutil gaztia, aittua biharrian. Aber-ta. Ez, berak ez dabela mutikorik bihar, diretoria bihar dabela-ta. Bera zan. Hori kontatzen dabe han ibilli zianak, horixe pasau zala.
-Republikako fabrikarik inportantiena.
-B: Jose Ibarguren.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia