Eibar (Gipuzkoa)

Abiazioa ikasitako soldaduak

Abiazioa ikasitako soldaduak Abiaziora jende asko joan zen Eibartik. Eskolako jendea nahi zuten eta Eibarko Armagintza eskolako ikasleak bidali zituzten. Bonbak kargatzen zituzten haiek.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-046-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Abiaziora jende asko joan zen Eibartik. Eskolako jendea nahi zuten eta Eibarko Armagintza eskolako ikasleak bidali zituzten. Bonbak kargatzen zituzten haiek.

Transkripzioa

-Eta abiaziñora be asko joan zien, ezta, Eibarko...?
-Bartolo: Abiaziñora be bai. Geure lagunak pe joan zittuan, Alberto ta Gonzalo ta. Horrek eskatu zittuen mutillak, biharrian dakixen mutillak, eta Eskuela Armerixako diretoriak ein zeban itxuria bertan kursuak indako mutillak berak apartau eta haretxek joan zian. Hemen lana eindakuak, ofiziala eindakuak. Horretxek bialdu zittuen horra.
-Armak eta konpontzera eta abioiak?
-B: Abioien armen asuntua arreglau ta.
-Agustin: Gure lagunak Sarasuak esaten juan bonbak kargau eitten ebela eurak. Kargau, abioiei zerian ipini. Haxe misiñua [...]
-Gonzalo Sarasua?
-B: Gonzalo Sarasua, bai, gure kuadrillakua.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia