Beasain (Gipuzkoa)

CAF lantegia militarizatuta gerra denboran

CAF lantegia militarizatuta gerra denboran Baserritar asko hasi ziren lantegietan lanean. Jornala zenbatekoa izaten zen. Lantegi handiak Beasainen: CAF eta Bernedo. Egoera industriala Beasainen. Errepublikaren aldarrikapena eta lantegietako egoera. Gerra garaian, CAF-en bonbak eta gerrarako munizioak egiten zituzten; militarizatu egin zuten lantegia.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Baserritar asko hasi ziren lantegietan lanean. Jornala zenbatekoa izaten zen. Lantegi handiak Beasainen: CAF eta Bernedo. Egoera industriala Beasainen. Errepublikaren aldarrikapena eta lantegietako egoera. Gerra garaian, CAF-en bonbak eta gerrarako munizioak egiten zituzten; militarizatu egin zuten lantegia.

Transkripzioa

- Normala izaten zen baserritarrak-eta fabrikatan lan egitea?
- A: Normala… jakiñe, etxe txikik zien ta… Baakizue, garai hartan esnea lau txakur haundin saltzen zan, ta baserrin familiik bee gastue do, nahiz gutxi izan. Ta asko jun zien baserritarrak, itxurako baserritarrak, lau abere zeuzkenak een irikin ta fabrikaa jun zien. Ta jornal bat, zortzi pezta izaten zien haseran, baiño… Ta hue seguroa.
- Bai, baserria baiño seguroagoa…
- A: Bai, ba; bai, ba. Ta geo, ba… Hori zuri… zuei ez [dizue] eze eakutsi nola jun dan gauzea hemen. Hemengo jendea bea zea haundikoa izan dek, arranke haundikoa. Ta tailler txikik jarrita-ta, gu baiño hobeto danak etaa dittuk. Zeatio Gipuzkoa nola daon zuek ondo asko dakizue. E? Industria asunton. Zeatio guk ezautu gendun bezela Beasaingo fabrika haundie eta zea [Bernedo].
- Us1: Bai.
- A: Ta kito.
- Us1: Hue itxi huan.
- A: Bai, ba. Ta geo batak txapista in zola, bestek ez zekiat ze in zola, bazekiat ze in zola… bakoitzek bee taillerrak-eta jartzen hasi ta hala jun dek Gipuzkoa. Aber…
- Eta zuen gurasoen sasoian ere bai? Zuen aita, osaba…?
- Us1: Gure… gure… aitte ta senideek eta, danak fabrikan izan dittuk.
- Bai, e?
- Us1: Bai, bai.
- Us2: Aittejaune ez. Aittejaune ez.
- A: Aittejaune ez. Baiño gure aitte zanan garaiko jendea ya fabrikara.
- Us1: Gure gurasook… Gue osaba Pedro zana, gaiñea, hua Bilbaon hamalau urte… hamalau urte in bae… Geo jarri huan Republikako deboran hamalau urtera bittarten lanik ez hastea, lanen ez hastea ta hoi dana. Harek… uste diat hamabi-hamahiru urtekin o hasi zala lanen.
- A: Hori ez nian jakin…
- Us1: Haren garaie ya beste zea bat zan. Ta geo´re ze? Lana… ze…
- A: Geo, baakik, hok´e nola fabrika gertun zeren…
- Us1: Bai, hemen […] gertu.
- A: Geo etorri zanen… Orduako gurea hilda huan, zeatio hillen hoeta zazpin hil huan gue aitte. O… urtea… hogeta zazpin hil huan gure aitte zana berroita bi urtekin. Baiño gazte-jendea ta geo Republika zorioneko hua etorri zanen hari boikota nola ein beharko zitzaioan, e? Boikota ein beharko… Ta ordun etorri huan hemen lanik ezak eta lehenao honek esan dittun histori horik danak. Ta geo hue pixkat txukintzen hasi zanen berriz mo(b)imentue etorri huan ta a tomar por sako!
- Us1: Bai, danak se(g)idan!
- A: Ordun lan faltaik ez huan izan, e?
- Us1: Ez, ordun lana bahuan.
- A: Ni motikotan sartu ta ehun ta berrogei bonba eitten aittu giñutzean hor, e? Fabrikan.
- Us1: “Material de guerra”. Militarizau ta…
- A: Bai.
- Us1: Dana militarizauta… danetan.
- A: Bonbea jarri hemen ta…
- Us1: Brazalete urdin bat —pantaloien koloreko brazalete bat— ta harek artilleriko bonbea, artilleriko soldadun bonbea han. Harekin.
- Zu´re bai?
- Us1: Ez, gue gurasok.
- A: Ni, ni…
- Us1: Hau bai; gu ez.
- Hamabost-hamasei urterekin?
- A: Jakiñe. Geo soldauskara bittarteko zea hortan nola harrapau zien, ba… Ta… berrehun ta berroita hamar bonba berrehun kilokok egunero eitten hittuan han, e?
- Bai, e? Ze fabrikatan?
- Us1: CAF.
- CAF-en?
- A: Bai, bai, bai. Ta geo beste hotan granadak eta… beste mekanikon fundizion ta horittan. Baiño… Eta Ormaiztegiko zubie nola botata zeon ordun, garai hartan, automobillen eamaten zittuen hemendio zeaa Zumarragaa kajatan sartuta, ta geo hortik Mirandaa o… Ta geo zer ta Bilbon botatzeko. Horixe! Bai, bai, hori hola izan da.
- Eta noiz izan zan hori? Gerra…
- Us1: Gerrako garaien.
- … hasi ta…
- A: Gerrako…
- Baiña azkar? Azkar? Nazionalak sartu eta…?
- Us1: Bai, bai, handik seittun ya mo(b)imentu hoi jarri zien: militarizau ta benga! material de guerra eitten.
- A: Bai, ni neoni lehendabizi metroko kotxetan jartzen zian. Lehenao esan diat nik zerbait nola ibili zien batetik bestea ta. Geo, sobra´re etorri huan beste hori in behar zala ta, han jarri zoen Pio zana ta biok. Ta motikok eta, jakiñe, aindutakoa in behar!
- Eta ze egiten zan? Granadak, bonbak…?
- A: Granadak eta horik guk ez giñutzean montajen sekula ein. Horik hemen fundizio alde hontan ta alderdi hontan. Ta beste horik…
- Us1: Bonba… abiazioko bonban zeak gure taillerren ein zien, […], prentsan. Zea, punta eitten emen zittien.
- A: […].
- Us1: Bai.
- A: [Aurrekoa, muterrekoa].
- Us1: Bai.
- A: Hola, mutur bat.
- Us1: Muturra…
- A: Aurrekalden zulo bat bee roskekin. Geo handik […], guk geo handik… Jakiñe, despiezea juten huan hautza.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia