Oiartzun (Gipuzkoa)

Paper fabrika: pinua, kanpotik

Paper fabrika: pinua, kanpotik <p>Sartu berritan pintxe ibili zen, bagoiak kargatzen. Egur pila izugarria etortzen zen. Pinua Pasaiako portura etortzen zen, Sevilla eta Malaga aldetik. Pizar bat.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sartu berritan pintxe ibili zen, bagoiak kargatzen. Egur pila izugarria etortzen zen. Pinua Pasaiako portura etortzen zen, Sevilla eta Malaga aldetik. Pizar bat.

Transkripzioa

- Zea... Papeleran ze lan itten zenun?

- Papeleran?

- Bai, zertan?

- Lembiziyan, harriyak bazian, harriyak... Harriya izaten du apaatuak. Motorra 'ta geo harriyan zea zen, biyek bat itten zuten. Martxan jarri 'ta martxan. Biño motorra... Motorrixta izaten zen ordun. Haren lana, lantei ona zen. Ona.

- 'Ta zu ze aitzen ziñan, han makinan?

- Ni ordun sartu nitzanian, sartu berriya hartan, pintxe. 'Ta baoyakin, baoiya kargatu kampun 'ta eurrez, neurriya 'ro... Bagoiya zen bi metro 'ta bi metro raila jarriya 'ta pillan ondoa jon, eur pillan ondoa 'ta kargatu harren nibeleaiño 'ta hartu trenbiri hartan 'ta geo harriyan aurrea jon 'ta han 'e bazen tokiya, han hustu 'ta bestin (...). Lau harri bazien. Eurra karri 'ta eurra karri. Aurre zabal hoa dena lepoaiño betia eoten zen eurrez e! Urti haittan. Eur pilla izugarriya!

- Ordun 'e piñua izango zen!

- Bai, bai. Piñua! Batzutan haitza pizar, pizar bat izaten zen. Biño jeneal, piñua, piñua.

- 'Ta hua kamioyakin 'ta karko zuten?

- Pasaiño tortzen zen barkuan.

- Eurra?

- Eurra. Bai, bai, batzutan igual Sevilla aldetik, igual Malaga aldetik... Hoitan pillak ba in 'ta hola.

- Kampotik, e? Karo, hemen uaindik ez zelako!

- Hemen 'e bazen, pizar bat, zerbaitte itten zen, biño asko ber zen, e! Eur asko gastatzen zen! Izugarri! Izugarri! 'Ta oaiñ, oaiñ gehiyo ingo da!

- Oaindik seitzen du, oandikan, e!

- Oaiñ... Oaiñ nik ez dut ikusi 're in, oaingo motor zea hoiy biño... Bo! Sate 'utenez...

- Oain rapiduoguk eta izango dia!

- Bai, bai. Askoz 'e rapiduo. Bai.

Egilea(k):

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia