Oiartzun (Gipuzkoa)

Paper fabrikako makinak

Paper fabrikako makinak Mila zaldiko indarreko motorrak zeuden paper fabrikan. Makinak nola ibiltzen ziren: egurra igurtzi egiten zen, igurtzika.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-062-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Mila zaldiko indarreko motorrak zeuden paper fabrikan. Makinak nola ibiltzen ziren: egurra igurtzi egiten zen, igurtzika.

Transkripzioa

- 'Ta makina haik ze ibiltzen zin argiyakin? 'O... Ikatz... Zekin ibiltzen... Zekin jartzen zin martxan makinak?

- Oi! Harriyakin. Elezidadikin.

- Elektrizidadikin!

- Eletriziadia, bai. Motorra berotzeko. Motorra berotzeko. Batzuk haundiyak, bestik ttikixiuk 'ta bestik karo... Milla zaldin indarrako motorrak 'e bazien 'ta. 'Ta hola.

- Klaro, indar haundikuk berko zuten!

- Bai, bai, bai.

- Haik eurra hartu ta dena txikitu ingo zuten...

- Bai 'ta geo uran presiyuakin, e, harriyan gaiñin kargatua do, 'ta harriyan presiyu harrekin, harrek zampatu itten du.

- A...!

- 'Ta harriyak hoa eortzika iurtzika, iurtzika attu itten du. Ikusten denin ya attuxe in dela, berriz 'e, berriz kargatu. Tapa ereki 'ta eurraz kargatu 'ta berriz 'e martxan jarri.

- 'Ta geo hua txikitzen txikitzen jongo da?

- Txikittu ez, iurtzika.

- Iurtzika.

- Bai, bai, iurtzika. Txikittu... Zerrautsa bezela ez da txikitzen! Ez, ez illia, illia balitz bezela.

- A...!

- Dena bat itten da.

- Biño geo papera itten den bittarte prozesu galanta in berko 'u, ez?

- Bai, bai, bai. Bai. Haundiya. 'Ta oaiñ berriz, auskalo! U...! Nola jarriya den! Dena berriya jarriya 'ute 'ta! Leno milla zaldiko indarreko motorra, 'ta oaiñ ez dakit zembatekua izango den.

- Auskalo. Jesus! 'Ta makina gutxiyo 're bai, 'ta...

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia