Hoteleko eskupekoak eta soldata
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-038-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Urrestilla
- Proiektua: Azpeitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 27a
- Iraupena: 0:01:12
- Erref: AZP-038/020
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Lan-baldintzak
Transkripzioa
- Eta propinak eta izango zien?
- Bai.
- Bai?
- Bai.
- Kamarera bakoitzei ematen zizuen zuen propina?
- Ez, normalki mahaiyen uzten zeben o fakturakin batea uzten zeben propinak, eta hoyek danak juten zien itxulapiko batea, leku batea. Eta hillien bukaeran partitzen gendun neskak, neskak partitzen gendun. Bai, bai, bai, oin baiño propina gehio. Ni propinakin akordatzen naiz ezkontzeko in nitun izerak eta... Ni akordatzen naiz gauza asko erosi nun propinakin. Eta lehen'e pentsa zazu ze mentalidade: gordetzen gendun hilleko soldata hori, gordetzeko ekartzen nun etxea, eta propinakin ba pasatzen giñen gure gauzak erosi, erropak o zapatak o...
- Irabazitako dirue zutzako ala etxen entregatzen zenun?
- Etxea, etxean, etxean entregatzen nittun. Nik etxien entregatzen nun. Baiña aittek gordetzen zigun guretzat gure kartillan e? Bai, bai, bai. Ta gero ezkontzeakuen, ba, " hor zurie, zure kartilla".
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!