Maria Pilar Unanue Odriozola
Urrestilla auzoa; Azpeitia (Gipuzkoa) (1941)
Biografia
Urrestillako Bikendi baserrian jaio zen 1941ean. Aita bertakoa eta ama Suola baserrikoa zituen, eta 10 anai-arrebako sendia zuen. Umetan, Urrestillan ibili zen eskolan. Jaunartzea egin ondoren, Donostiara joan zen neskame 17 urtera arte. Donostian neskame zebilela, bertako 'Sagrado Corazon' mojen eskolara joaten zen. 17 urterekin baserrira bueltatu eta berehala Beasaingo 'Castillo' hotelera joan zen neskame lanetara. 23 urterekin ezkondu eta senarraren jaiotetxera joan ziren bizitzera, Eizagirre auzoko Ibartzabal etxera. Negutegi ugari jarri eta landare eta barazkiekin lan ugari egin du urteetan. Euskara ikasi nahi duen jendea hartu izan du etxean uda partean, urte askotan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AZP-038 | 2010 | Azpeitiko ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute