Tornero moduan lanean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-035-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Tornero moduan hasi zen lanean, eraikuntza utzita. Martutenen bertan zen hura. Zuloak egin eta egin egun dena. Goma fabrika ere bazegoen. Sebastian laguna hantxe hasi zen, eta besoa galdu zuen istripuz.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko urriaren 16a
- Iraupena: 0:01:55
- Erref: DON-035/010
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Lan-baldintzak , Lanbideak
Transkripzioa
- Eta, orduan, esan zian Sebastianek, mankuak esan zian /esantzian/: “Aitu, ba, guk bihar degu tornero bat, etorriko haiz gukin?”, “A, ez dakit nik, amakin hitz eingo det”. Amakin hitz egin nun ta “Bai, hobe dezu igeltsero baiño, bai, jun zaitte, jun zaitte beakin”. Ta, gaiñea, bertatik bertaa. Bestia jun bihar nun Hernania, aunke hemen aittu giñanian bertatik bertaa hua´de zan, e. Eta, biñin, horrekin sartu ta zer ta "de tornero". Ta tornero zer zan? Ba tornero hori... eta jarri... bai, tornua zan eta kurpillaidi zulua ein [...]. Hasi goizetikan ta gaba arte zuluak eta zuluak. Joe... zenbat zulo eitten nittun ordun! Huaxe zan euneroko lana, eunerokoa. Eta...
- [...]
- Bai, hementxe bertan zan, bai. Eta badakizu ze gertatu zen? Ba gure lagun hori, Sebastiani, ba, hua´de utzi biharrian bere taillerrian, ez, hua´re eraman bihar zun, goma fabrika zaukan azpiin eta hara eaman bihar zun. Eta gomak eitten zun, pues, hartu ta.... zijuan goma dominatzen eta biguntzen eta... eskua harrapatu ziyon! Han galdu zun besua! Bai, goatzen naiz oaindikan korrika ni nola atea nitzan kamiyoa. Eta bazan Hernanin hola transporte [...] eitten zuna eta haretxek eaman zun gure Sebastian. Holaxe. Baiño ordun hola zan, ordun hola zien gauzak, e. Ta nik geo hemendikan hau ya... hau bukatu nunian, porke, klaro, nola ez nun ba bukatuko, aurreneko eunian ikasi nun zuluak itten ta! E? Osea ke holaxe zan.
Egilea(k): Maddi Baigorrotegui Tome






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!