Donostia (Gipuzkoa)

Lan batetik bestera

Lan batetik bestera <p>Loiolan topatu zuen hurrengo lana. "Kabrestanteak" egiten. Aspertu egin zen han ere, oso lan mekanikoa zelako. Tornuak egiten zituen tailer batera joan zen gero: Otaegi y Ruiz. Talleres Mateora, ondoren. Bi lagun zeuden han; bera txirrinduan ibiltzen zen eta bestea dantzan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-035-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Loiolan topatu zuen hurrengo lana. "Kabrestanteak" egiten. Aspertu egin zen han ere, oso lan mekanikoa zelako. Tornuak egiten zituen tailer batera joan zen gero: Otaegi y Ruiz. Talleres Mateora, ondoren. Bi lagun zeuden han; bera txirrinduan ibiltzen zen eta bestea dantzan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Loiola jun, Loiola jun, Hordago, bar Hordago badakizu nun zan. Beno, haren aldamenian. Pues han zer da ta bueno pues ya han bilatu deu lana. Bilatu deu lana ta hasi gea ta ordun itten zien "cabrestantes". Ta zer da "cabrestantes" hori? Hori zan polea euki biharrian iyo ta jetxi itteko frenua zuten, kabrestantiak zun frenua, eta horrekin. Baiño gauza bea gertatzen zan. Ta ordun in bihar zenun, ordun in bihar zenun /bihartzenun/ "Bueno, ya hau ikasi diat, ni baniak".
- Aspertuta, orduan?
- "Baniak", bai. Eta geo handikan... A, geo jun nitzan Talleres Otaegi Ruiz, tornuk eitten zian hor. Ta eunian tornu bat ateatzen zan, e, eta gu bagauden pues hortxe hamabost-hamasei urteko holako mutilak pues berrehun-o bagiñan. Ta ordun jartzen zizun bakoitzai bee lana ta "hau in bihar da" ta benga ta benga ta benga. Eta zuk esaten ziozun “Zu, hau nik badakit eitten hori ta kanbiatuko deu biyon artian?" ta “Ez, zuk segi zurian”. Bueno, pues ala! ze esango det ba! Eta holaxe zan.
- Ta nola zuen izena fabrika horrek?
- Talleres Otaegi Ruiz, bai, bai, bai. Otaegi zan erreziltarra eta Ruiz zan hemen Egiakua. Bai, bai, bai, hoi hola zan. Ta, ordun, pues zuk bilatu bihar dezu beste lana, bai? eta bilatzen...
- [...].
- Bai, ba, ba, ba, bai, bestela zu, bestela ze... ze in bihar dezu? Hau in bihar dezu eunero? Ez ba, ez ba, hoi nola, nola ba? Eta geo handikan noa jun nitzan ni?
- Ameriketa?
- Ameriketa geroago, bai, bai. Nik hortik... jun nitzan... Talleres Mateos. [...] Mateo, hua on-ona zan hua. Hua Alemanin ikasiya zan ta inprentetako lanak-eta eitten zitun. Ta gauden bi mutil, bi. Eta, orduan, zer gertatzen zan? Pues, beak esaten zigun “Yo no estoy en contra de los bailes vascos” esaten ziyon nee lagunai, hua "Grupo Goizaldi"n dantza eitten zun.
- Zure lagunak?
- E? Nere lagunak, bai. Ta ni, berriz, bizikletan ibiltzen nintzan. Eta, orduan, pues, klaro, biyok bihar genun guen denboa entrenatzeko, korritzeko, ta bueno. Eta ze gertatu zen? eta, zu, hau eaman zuten Kubara. Oaindikan Bautista zan ordun hango presidentia, Castro-ta geo etorri zian. Bai. Eta hara jun zian. Eta, bueno, pues harek esaten zuan, gure nausi horrek esaten zuen: “Yo lo que quiero es uno siempre al lado mío, uno siempre. ¿Tú vas a ir a correr? vete a correr, sí, pero el otro aquí el otro”. Holaxe. Eta jun da, ba, [hogei] eguneako jun dia Kubara, ta joder, udara guziya, zu! Ez ziotela /etziotela/ uzten etortzen ta beak oso gustoa ta ni izorrai!
- Zu lanean.
- Ni lanean. Bai, ba, bai. Iñaki Gordejuela.

Egilea(k): Maddi Baigorrotegui Tome

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia