Donostia (Gipuzkoa)

Igeltsero lanetan, 13 urterekin

Igeltsero lanetan, 13 urterekin <p>Baserri batzuetan idiak ere bazituzten. Baserri batzuk zatitu egin ziren. Martutene 1947an hasi ziren eraldatzen; igeltsero ibili zen bera han, 13 urterekin. Tximinia garbitzea inportantea zen, etxeak surik ez hartzeko. Igeltseroak egiten zuen hori ere. Sebastian lagunak beste lan baten berri eman zion.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-035-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserri batzuetan idiak ere bazituzten. Baserri batzuk zatitu egin ziren. Martutene 1947an hasi ziren eraldatzen; igeltsero ibili zen bera han, 13 urterekin. Tximinia garbitzea inportantea zen, etxeak surik ez hartzeko. Igeltseroak egiten zuen hori ere. Sebastian lagunak beste lan baten berri eman zion.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Animali gehio ere izango zenuten...
- Bai, bai, bai. Ordun, ze esango dizut, pues, basarri fuertietan irik´e bazian, irik´e bai, baiño ya basarri furtietan. Baiño eitten da, eitten da, basarri fuertia izanaatikan, geo eitten dia, pues, zatittu. E? Eta, orduan, geo gertatzen da... Gue basarrin zian gue osaba Jose Migel eta nere aita. Eta, orduan, ya geo zer gertatzen da? Pues, pues, leno hamar behi zian lekun geo dia bost horrek eta beste bost honek. Hoi hola gertatzen da. Baiño beti ohittuera onak, e? beti ohittuera onak. Beitu, Martutenen, Martutenen aurreneko konstrukziyua etorri zan basarri batea, basarri batea, ta hua izandu zan berrogeita zazpin. Illesbone, Illesbone saldu zan berrogeita zazpin saldu zan. Hori´de Madriko jende batena zan, basarriya eta geo palaziyua. Palaziyua oaindik hor dao. Bueno, basarriya´re hor dago, bai. Eta hua s... hua saldu zan basarri hori. Eta hua saldu zanian, pues nik orduan eukiko nittun –ez dakit, ba– hamairu urte edo holaxe nittun eta ni´de saltsan –beak auzuak nola zian– ta hasi ta ni ibili nintzan igeltsero lanian beakin. Aurreneko ofiziyua in nun igeltsero, bai. Bai, bai, bai.
- Hori ze konstruziyotan, etxiak...?
- Bai. Orduan ba al dakizu ze gertatzen zan? Basarri guzi-guzitan, ba, ez zan /etzan/ butanoik. E? Eta, orduan, kontu haundiya bihar zan, tximiniya garbittu bihar zan /bihartzan/. Udazkinian iyo gora bola batekin eta rrirra-rrirra, ondo garbittu! Hua garbitzen ez zunak... "zu, halako basarriya sutan dago!". Bai, ez zun /etzun/ tximiniik garbittu. Tximiniik garbitzen ez zunak hua... hua arrixku haundin zeon hua, bai. Etxe guzitan, e? Basarri... basarritan [behiñepin] denetan tximiniya garbittu bihar zan.
- Eta nork garbitzen zun tximinia?
- Igeltseruak.
- Igeltseruak?
- Igeltseruak, bai.
- Eta zu hortan ibili ziñan, tximiniya garbitzen?
- Bai, baita, baita. Bueno, baiño nik nittun hamahiru urte beakin jun nitzanian. Bea zan Hernaniko enterradoria, Juanito Goia. Bai, Hernaniko enterradoria zan. Bai. Eta horixe, bai. Garai haitan, e? Baiño, klaro, lanian´e ze esango dizut pues, pues... ni orduan nabillen hoiekin. Eta goatzen naiz, Sebastian "Mankua", bueno, harektxek esan zian, hemengo batek esan zian: “Aittu, beida, hemen Talleres Domanu...”. Bai. Benito Manso Alonso zan gizon hua.

Egilea(k): Maddi Baigorrotegui Tome

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia