Donostia (Gipuzkoa)

Txerri hiltzea eta "txerrimunik"

Txerri hiltzea eta "txerrimunik" <p>Txerri hiltzea festa handia zen. Harakina joaten zen txerria hiltzera. "Txerrimunik", txerri muinak partitzea. Guardarentzat izaten zen puska onena, isats aldea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-035-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txerri hiltzea festa handia zen. Harakina joaten zen txerria hiltzera. "Txerrimunik", txerri muinak partitzea. Guardarentzat izaten zen puska onena, isats aldea.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baiño etxian zan festaik haundina urtero ezaten zan txerriya hiltzen zan egunian. Oooo.. egun hortan... bueno! Egun hortan jaten zenun ona ta nahi aiña.
- Eta nola izaten zan hori? Oso goiz hasten ziñain?
- Ez, hori ezaten da negu partian sartzen zea, negu partian ezaten da, bai. Oain´e bai badaude txarrik eta baa... Bizkaian itten dute "txarri borda". "Txarri boda" esaten diote, bai, txarri boda iten diote, bai, bai, bai.
- Zuen baserriyan nola izaten zan? Norbait etortzen zan txerriya hiltzera, ala...?
- Bai, bai, harakiñak, harakiñak bai, bai. Alvarok, Alvaro, bai.
- Zenbat lagunen artean hiltzen zan txerriya?
- Txerriya... Txerriyak ba al dakizu zer dun beste ohittuera bat ona? Txerriya hiltzen zan egunian gero txerrimunik eamaten ziñozun familiko etxeta. Eta, joe, hua zan oso ona gutzako, etortzen giñan iya patrikak kargauta diruakin. Propinakin. Bai ba. Oso ona zan, ohittuera hoi zan oso ona zan, bai. Ta geo, haiek hiltzen zuenian, pues, ordun´e bakoitzak hiltzen zun bezela entregatzen zittun. Bai, ohittuera ona, bai, bai, bai.
- Ta nola zatitzen zan txerriya? Ze zati iten zian?
- Aaa, bueno, bueno. Hemen ordun´e bazan... bazan moda bat eta orduan puskaik onena ematen zun hemengo guardak. Bonik, Bonik. Harek eamaten zun /eamatentzun/ puskaik onena.
- Ta zein zan puskaik onena?
- Ez, ez, isets alde hoi. Ba, ba, ba, bai. Oain´e zuek jaten baldin badezute haragiya, nola... isetsadun haragiya, oseake o behiya dala eo zezena baldin bada hobia oaindikan´e, eta hori da... oso ona da.

Egilea(k): Maddi Baigorrotegui Tome

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia