Baserriko bizimodua: etxez etxe saltzera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-035-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Baserriko bizimodua. Etxez etxe saltzen zuten. Tranbian joaten zen ama, esnearekin. Bueltan txerri-jana ekartzen zuen. Txerriaren bertuteak aipatzen ditu. Txerri bat ala bi hazten zituzten.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko urriaren 16a
- Iraupena: 0:01:23
- Erref: DON-035/005
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
- Eta baserriko bizimodua... ze juten ziñaten, berdura-ta saltzera plazara?
- Bai, berdura saltzea; etxez etxe entregatzen zuten orduan gure amak-eta entregatzen zuten. Eoten zian... tranbia [kruzatzen] zan, tranbia sartzen zan ya Bretxan bertaaiño sartzen zan, ta han eoten zian, pues, xisterak-eta mugitzeko, pues, hortan lana itten zuenak. Kobratzen zizuen ta... Hoi hola zan. Ta, ordun, zuk eamaten zenun, amak eamaten zun, pues, esnia ta gauzak etxez etxe bere klientieidi, e? bere klientieidi., bai. Ta, ordun, handikan ekartzen zun geo, pues, txerri-jana. Txerri-jana zan txerriyantzako. Eske txerriya da, txerriya da danik onena eta leialena, gaiñea. Txerriyak duna dena da ona, ona. Eta, in zazu kontu, txerriyak... dena jaten da. Txerriyak ez du grasik, du manteka du horrek; grasa dute bestiak, beste... ganaduk eta hoiek dute. Eta, orduan, pues, zuk txerri bat o... Geo haiek haien familiya haundiya zanian pues bi txerri hazitzen zittuzten. Geo ya bat.
Egilea(k): Maddi Baigorrotegui Tome






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!