Donostia (Gipuzkoa)

Ama neskame, Astigarragan

Ama neskame, Astigarragan <p>Guraso biak ziren donostiarrak. Ama neskame zegoen Astigarragan; ezkondu zenean, utzi egin zuen, baina ordezko bat aurkituta. Andoaingo neska bat zen, eta Astigarragara ezkondu zen hura gero.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-035-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Guraso biak ziren donostiarrak. Ama neskame zegoen Astigarragan; ezkondu zenean, utzi egin zuen, baina ordezko bat aurkituta. Andoaingo neska bat zen, eta Astigarragara ezkondu zen hura gero.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zure aita ta ama biyak zian donostiarrak?
- Bai, nere aita basarri hontakua eta ama zeon neskame Astigarragan, hementxe ingurun. Eta... Neskame zeon ta, gaiñea, hemeretzi-hogei urtekin, pues ya ezkondu bihar zunian /bihartzunian/, pues, esan zion etxe jabiai esan zion /esantzion/ “Zu, ba, nik jun biharra daukat etxe hontatikan. Oso gustoa nao, baiña nik jun biharra daukat, ezkondu in bihar det eta”, “Zuk ezkondu in bihar dezu?", "Bai", "Ondo ingo dezu, baiñan zuk hemen daukazu zor bat”, “Ta nik ze zor daukat ba?”, “Ba ekarri bihar dezu zure tankerakoa, beste bat. Hua ekartzian izango zea libre hemen". Eta ekarri emen zun /ementzun/ ba Andoaindikan, Andoaindikan. Ta Andoaindikan ekarri zun emakume hori, beste bere edadeko bat, ekarri zun hua eta geo hori ezkondu zan tablakuakin. Tabla badakizu nun daon? [Astigarrako] benta zuazela e pues Katxo-ta nola dia, Zapiain-ta... e? Ezautzen dittuzu zuk?
-Ez haidi beidatzeko.
-Aaa. Bai, bai, bai, bai. Aittu, ba, esan nahi nion ba...
- Hara ezkondu zan?
- Bai, bai. O sea ke, geo etorri zan hua, etorri zan hua, ezkondu zan hango basarritar batekin, eta familia haundiya ekarri dute eta martxa haundi dakazkite haiek, bai, bai , hemen, Astigarragan.

Egilea(k): Maddi Baigorrotegui Tome

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia