Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Zazpi urterekin umezain joan

Zazpi urterekin umezain joan <p>Zazpi urterekin joan zen umezain. Gaur egungo umeak; gizartean eman diren aldaketak. Bederatzi hilabete egin zituen umezain; eskolara joateko itzuli zen; gerora, Eskoriatzara mojatara bidali zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-008-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zazpi urterekin joan zen umezain. Gaur egungo umeak; gizartean eman diren aldaketak. Bederatzi hilabete egin zituen umezain; eskolara joateko itzuli zen; gerora, Eskoriatzara mojatara bidali zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ataraizu kontuek, zortzi… zazpi urtekin fan nitzen ni ume-zain. Umie ume-zain. Ataraizu oingo umiek, ataraizu zazpi urtekin, zera, krieda. Ez gure aittek eta amak ez oskulako gure, e? Baiñe zan Apotzakue bertakue zan gure euena… “Ama” oi… “Felisa —gure amai esaten otsen, Felisa euken izena ta—, Felisa, nik hauxe neskatilliau hartuko neuke, ba, gurien neskatillie zainketako”. Pentsaizu, zazpi urteko umie beste ume txikixao bat zainketako. Ta amak: “Ba, beorri esan biherko dotsezu, beroi konforme bada… Beorri esan biherko dotsezu”. Amak zela esango otsan zazpi urtekue “Bai, bai, bai, eruaizu”. Ez. Ta “Ba, beroi konforme bada…”, ta “Bai, Eulali ondo zaindduko zau, ondo egongo zara” ta bestie. Ba, fan nitzen. Fan nitzen. Pozik egon nitzen. Ni holaxe leku guztietan asko apreziau naue, e? Ta neu oso pozik egon naz. Ta [hutse nitzen]. Ba, pentseizu, zazpi urtekue… Eta zelan umie txikitxuaue zan, ba, nik entretenidu itten neuen. Umia hartu ta eruten neuen ta oin aiña kotxe be ez abillen ta, ba, nik eruen ta hantxe ibiltten zan umia. Eta holaxe izeten zan orduko zera. Ta gero, ba, denpora apur baterako fan nitzen ta beratzi hillebete ein ta etorri nitzen, ba, eskolara fateko. Eskolara fateko. Ta gero handik mojetara, Eskoriatzako mojetara, fan nitzen. Han be luzero ez, ze barriro hamalau urterako ni baninddoien.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia