Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Baserriko bizimodua: garbitasuna; familia giroa

Baserriko bizimodua: garbitasuna; familia giroa Arropak nola garbitzen zituzten. Arropak beheratzen jartzen zituzten "barreñoian". "Apotzako txarrue". Apotzaga auzoko garbitokia. Askak: Antzinako bizimodua nolakoa; familia giroa.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-008-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Arropak nola garbitzen zituzten. Arropak beheratzen jartzen zituzten "barreñoian". "Apotzako txarrue". Apotzaga auzoko garbitokia. Askak: Antzinako bizimodua nolakoa; familia giroa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta esaten dozu garbittasuna, orduan, erropena, jabonaduria-eta, etxian eitten zan? Edo kanpuan…?
- Etxien jarten geuen, ba, barreñoi baten edo, ba, beratu, ezta? Jartzen zan, ba, jaboie emun ta puskat beratu dain. Beratu… ez dakit ze… Badakitzu zer dan beratu?
- Bai, uretan ipini ta…
- Bai, puskat… Hori da. Eta gero faten giñen txarrua esaten gutsen ta txarrue esaten gutsen. Han labaderuek euezen, labaderuek. Erderaz da labaderue, baiña guk txarrue esaten gutsen.
- Hiztuna2: [… Apotzan…]
- Bai, Apotzako txarrue esaten jakon, txarrue. Eta han euezen askak, eta hara faten giñen garbiketan. Negu-neguen be ni akordetan naz, enee… hartu barreñoien ta buruen ifini barreñoia ta hartu barreñoien ta hara erropie, etxien puskat garbittu ta gero aklarau ta han puskat gaiñetikuek eitten haraxe. Horma bat euen erropak isteko eta hola aklarau eta isten zeuen, bai? Ta zenbat aldiz neguen itxi ta seittuen gogortute, e! Gogortute, izotzak edo hotzak. Ha bestie garbiketan [zauen] bittartien gogortute. Esku guztie izoztute! Baiñe orduen holaxe zan! Nik ez dauket rekuerdo txarrik ezebe gaztetakoik. Ezebe-ezebez! Askok esaten [dau]: “Ene! Gure bizimodue!” ta “Ene! Gure gazte-denporie ta ume-denporie ta…”. Nik ez dauket ume-denporako zerik, ezebe-ezebe-ezebez txarrik. Aitte ta ama onak baiño hobak zien. Bixek onak baiño hobieuek. Ni kriada egotie tokau jaten. Ba, bai, asko. Ta beste batzuk be bai, hamar anai-arreba giñan! Eta ezerezetik, ataraizu kontua, ezerezetik aber ze ein biher euen gure aitta-amak. Nahikue ein euen. Nahikue ta gehixao atara giñuen bestien ataratie. Osasuntsuak izen gitzen.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia