Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Arropa garbiketa

Arropa garbiketa Jabonadura nola egiten zen. Jai egunetako arropa eta astegunetakoa.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-008-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Jabonadura nola egiten zen. Jai egunetako arropa eta astegunetakoa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- A! Uste dozu jabonadurie-ta eitten oingo moduen? Ba! Bota, ala! Behin ibili ta fuera! Hola? Ya! Bueno, bueno, bueno! Orduen domeketakua izeten zan ondo zainddute domeketako erropa bat, ondo zainddute. Eta aste-egunetakue beste bat o bi. Kanbixau, ez dakitzu? Hoixe, justo-justo. Domeketakue, berriz, ez preguntau [oinguk…]: “Ze jantziko dot?”, preguntie. Oin […]: “Amama, ze jantziko dot?”. Esaten dotsiet askotan: “Juan nere armaixora ta topau, hartu zeuk gura dozune” esaten dotsiet. Neuk be oin gehixei daukot, nik… larrei. Baiñe orduen ez auen preguntau biherrik! Bat egoten zan, baiñe bera ondo zainddute, e! Ondo zainddute! Ta ez garbittu ta holan, orduan? Orduko erropie ez zan garbiketan, ezin zan garbittu! Orduko denporan… orduko… eskuz garbittu […], baiña hondatu itten zan. Hondatu itten zan, ezin leikien garbittu. Ezta… Ez zan oingo moduko tejidue ez zan. Ez zan, ez zan, ez zan. Gaiñera, zimurkorra eta plantxak be ez euezen oinguen modukuek… Baiñe orduen ein biher izeten zan mantxatxo bat eitten bazan be, ha mantxatxue garbittu, e? Ha garbittu. Zeozekin, baiña garbittu [biher izeten zan]. Ez erropa guztiek sartute oingo moduen. Ezta pentsau be! Eta zainddu biher izten eben, ba, hoixe, ondo zepillau, ondo zepillau ta zainddu biher izeten zan. Ordun… orduko denporarako geure ustez dotore faten giñen! Dotore faten giñen! Onbre! Onbre, ez oingo moduko dotore. Neuk be askotan esaten dot: “Ene! Oingo moduen euki [bageu] erropie neuk be bastante gehixao luziduko neuen” esaten dot, baiñe…
- Baiña orduko modarako zeuek be…
- Bai! Eske orduan danak igual jazten gitzen, e?
- Hori da, antzerako…
- Danak igual. Bai, bai, bai, bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia