Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Baserrian ur-korronterik ez umetan

Baserrian ur-korronterik ez umetan Eulali, Apotzaga auzokoa, Zelaikua baserrian jaiotakoa da. Umea zela etxean urik ez eta putzutik atera behar izaten zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-008-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eulali, Apotzaga auzokoa, Zelaikua baserrian jaiotakoa da. Umea zela etxean urik ez eta putzutik atera behar izaten zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zu, berez, Eulali, nungua zara?
- Ni Apotzakue.
- Apotzakua…
- Bai.
- Eta basarrixan izena?
- Zelaikua.
- Zelaikua baitta?
- Bai, halaxe koinzididu zan! Zelaikotik Zelaikora etorri nitzan. Horixe da rarue, ezta? Bai, halaxe tokau zan.
- Eta zeuen basarrixan be, zeure akorduan, urik-eta bazeuan?
- Urik, holan, fregaderan? Gero, ni txikiñe nitzenien jarri zan. Baiñe bestela pozaderan. Pozaderie euen ta gero pozaderatik ataratzen zan holan “ra!”, holan, ez dakitzu? Erain, erain katxarro bateri ta “ra!” urteten euen. Ta gero ha, ha estropiau zan eta gero pozalakin. Pozalakin ibiltten gitzen. Gero jar…
- Eta pozala zer da? Pozala zeri esaten detsazu?
- Hiztuna 2: Pozala da “balde”, “balde”.
- Bai.
- Hiztuna 2: Balde bat, balde bat.
- Bai, hori da, pozal bat, bai.
- Hiztuna 2: Hemen pozala esaten […].
- Bai, pozala esaten zan, bai. Ba, pozal batekin…
- Eta, orduan, erainda urtetzen zan ura…
- Bai, bai.
- Hiztuna 2: Hori ez dozu ikusi…
- Pelikula… bai, telebisiñuan edo.
- Hiztuna 2: … Oesteko pelikuletan?
- Bai, hori da, hori da. Bai, bai, bai, bai.
- Hiztuna 2: Bonbie, bonbie. Bonbie da, eskuzko bonbie.
- Bai. Eta gero, ba, ni neskatillie nintzela, ba, apurtu zan, estropiau zan ta gero… diruik be baeuen, ba, ifintteko? Ba! Ordun ez euen diruik be ifintteko. Aurretik ifinitta, ez dakit, dios sabe nos ifinitta egongo zan! Eta ha apurtu zan eta gero pozalakin ataraten geuen. Gero jarri zan, ezta? Itturrixek-eta ifini zittuen, baiñe… Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia