Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Urkulu ingurua: errekak; toponimia

Urkulu ingurua: errekak; toponimia <p>Urkulu erreka. Inguruko erreka txikiak. Inguruko iturriak; "Barruko iturri". Erreka aberatsa; lehenago karamarroak ere bazeuden. Noiz hasi ziren arrainak urritzen. Kanpoko jende asko etorri zen herrira.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-008-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Urkulu erreka. Inguruko erreka txikiak. Inguruko iturriak; "Barruko iturri". Erreka aberatsa; lehenago karamarroak ere bazeuden. Noiz hasi ziren arrainak urritzen. Kanpoko jende asko etorri zen herrira.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta esaten dozu, orduan, erreka haundi hori, edo erreka prinzipala, ze izen zekan?
- Hiztuna 2: Urkulu.
- Urkulu. Bai.
- Eta gero beste errekatxo batzuk…
- Bai. Honek juaten zien, ba, goittik behera datozen errekatxuek izeten zien, juaten zienak, ba, horra.
- Hiztuna 2: Urkulu […] ta gero hemendik oien beste errekatxo bat.
- Bai, bai. Hemen errekatxuk asko euezen ta han handikaldetik be bai, menditik behera.
- Eta izenak bazittuen errekatxo hauek edo danak zian errekatxuak?
- Ba, errekatxuek, bai. Honeik izenik, ba, ez dakit… Honek errekatxuok hemen juaten zienok nik ez dakit eukiko euen… Ez dakit. Akaso nire [gizonak egon baliez], ba… Ez. Larriñotik batzuk…
- Ez, normala izaten da. Bertakuandako errekatxua.
- Batzuk Larriñotik datozenak ta…
- Hiztuna 2: Larriñotik dator errekatxo bat, [juntatzen] da hemendik…
- Eta gero zela esaten deutsie horri… “Barruko itturrixa”? Ez, zela esaten dotsie honi? “Barruko itturrixa” han behekue da. Honi zela esaten dotsie honi itturritxua hor dauenai? Ezin naz akordau.
- Errekiaz aparte, orduan, itturrixa be bazeuan?
- Itturritxo bat dao, bai. Honeik daukie hartute, Urkulukuek daukie hartute etxerako. Hor kasetatxo bat dao.
- Hiztuna 2: Bai, “Barruko itturri”.
- “Barruko itturrixe” esaten jako horri?
- Hiztuna 2: “Barruko itturrixe”? Bai.
- “Barruko itturrixe”, “Barruko itturrixe”, esango jako, ezta? Bai, hori da “Barruko itturrixe”. Bai, bai, bai, hori da.
- Hiztuna 2: Bai, […] hortik, beste bat handik ta juntetan die hor behien ta hortik…
- Bai. Eta hor dao —hori da—, hor dao, ba, hartuta kasetatxo baten, hartute dau itturrixe. Itturrixe. Lehenau jente asko juaten ei zan, ba, ni hona etorri baiño lehenau, juaten ei zan, ba, hortik ure erueten ei euen etxera, erateko ta.
- Klaro, basarrixetan ez zeuan urik…
- Ez euen urik, ez.
- Ta itturrira juan bihar…
- Klaro. Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia