Azkoitia (Gipuzkoa)

Auzolanean egiten ziren lanak

Auzolanean egiten ziren lanak Basoan auzokoekin apeak egiten eta auzolanean aritzen ziren. Idiekin egurretan, gari ebakitzen, garotan, etab. Kaletar eta baserritarren arteko bereizketarik ez zuten jasan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-012-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Basoan auzokoekin apeak egiten eta auzolanean aritzen ziren. Idiekin egurretan, gari ebakitzen, garotan, etab. Kaletar eta baserritarren arteko bereizketarik ez zuten jasan.

Transkripzioa

-Taillerrean eta etxean bitan arituko ziñen batera.
-Batera ez, baiñe egune zortzi ordukuen partez hamabi-hamalau ordukue eittia egune. Eta basuen´e bai, e, hamen auzukuekin eta apeagiñen eta ere. Bueno! Hamen inguruko lanak danak itten giñutzen guk eta artian ez giñen nekatzen, ordun sasoie zaon.
-Auzolanian eta ibiltzen ziñaten?
-Bai, auzolanien eta, bueno.
-Zer egiten zenuten?
-Idixekin junda igual trongotan eta, danera. Gari ebaitzen´e bai, auzolanien ebaitzen zien len garixek´e. Eta jo´re bai, dana holaxe. Garue ebai ere bai. Lehen hola ibiltzen giñen.
-Kaletarren eta baserritarren artean diferentzia haundia notatzen zenuen?
-Bueno. Be... Basarritarrak beittu eta ezaun izaten du nunguek gean, hor ez dakizu, ze trajie...
-Diferentzie eitten zizuen edo?
-Ez.
-Kaletarrei hobeto baserritarrei baiño?
-Ez. Geu´re ez giñen azian lelengo azpiko ostrue, e! Geu´re ez giñen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia