Azkoitia (Gipuzkoa)

Fresadore, txapa ebakitzen eta txofer lanetan

Fresadore, txapa ebakitzen eta txofer lanetan Etxetik goragoan zuten txabolari eta baserriari ijito batzuek su eman zien eta orduantxe hasi zen Joxe Mari lanean. Elgoibarko "Anaiak" lantegian fresadoran bi urtez eta "Gurelan"en txapa ebakitzen aritu zen. Bazkaria ordaintzeko adina ateratzen zuen. Ondoren koinatu batekin Zaldibarren elektrizitate lantegi batean txofer ibili zen 5 urtez eta hantxe jubilatu zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-012-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Etxetik goragoan zuten txabolari eta baserriari ijito batzuek su eman zien eta orduantxe hasi zen Joxe Mari lanean. Elgoibarko "Anaiak" lantegian fresadoran bi urtez eta "Gurelan"en txapa ebakitzen aritu zen. Bazkaria ordaintzeko adina ateratzen zuen. Ondoren koinatu batekin Zaldibarren elektrizitate lantegi batean txofer ibili zen 5 urtez eta hantxe jubilatu zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta gero lanean hasi ziñen, taillerren baten edo?
-Bueno, ni lanien hasi nintzen, bai, etxie erre zanin bai, Elgoibarren ibilli nintzen, Anayanien ibili nintzen.
-Etxea erre egin zitzaizuen?
-Etxia erre ein zan hamen, lengo etxia. Ointxe san Bartolome bezpera gabian erre zan gure etxia.
-Ze pasa zan ba?
-Ez dakit ba. Ze pasau. Hamen ijittuek hor goixen oin ere hantxe dauke txabolie, txabolie zan, eta garoz beteta zauen, eta ijittuak etorri zien hara, eta erre ein ziguen txabolie gabin, garuek su hartute, nahitta ez zan izengo baiña erre behintzet. Guk falta. Eta gero hamen badao beste txabola bat, bazan haure ere, hor [...] aldetik harutz, ijittuak hara alde ein zeben goizian jaikitzian. Bai ba, txabolia erre [...] harek ospa. Eta gero hara aitte ta hamen auzoko beste mutil batzukin, gu gaztiek giñen artin. Eta jun zan eta txabolia erre zebela eta hola eta horrenbeste diru pagau ber zebela. Eta baietz, pagauko zebela, pagauko zebela. Bale. Mando haundi bet zauken harek, eta aittek mando haure ekarri zun, diruakin zatozenin emango zebela atzera eta. Eta geuk juzgue dauku gero haretxek izen ete zien etxiai su eman zixuenak. Bengaizue, holakon bat.
-Eta orduan ibili zinen lanean taillerrean, erre zenean etxea?
-Bai.
-Zertan lan egiten zendun?
-Ba nik fresa baten itten nun, fresadore haundi baten. Harrapau niñun harek´e, makiniak harrapau ein niñun. Eta ezer ez zin in, txarra izen.
-Ze taillerretan ibili ziñen.
-Anaianin, egin nittun bi urte eta. Gureolan´e bai, han txapia ebaitzen eitten nun gillotina baten. Han ibili nintzen.
-Eta? Jornal ona irabazten zendun?
-Bai, jornal ona, bazkaixa pagatzen bagendun konforme. Jornal ona. Gero ibilli nintzen koiñaduakin´e bai Zaldibarren, elektrizistako taillarrin han txofer ibilli nintzen, taillarreko txofer. Han ein nittuen bost urte. Hantxe jubilau nintzen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia