Azpeitia (Gipuzkoa)

Ama etxez etxe josteko makinarekin

Ama etxez etxe josteko makinarekin <p>Aita zorrez beteta gelditu zenez, amak ere gogor egin behar izan zuen lan haiek ordaintzeko: etxez etxe josteko makinarekin ibiltzen zen arropa konpontzeko, eta arratsaldeko bost erreal irabazten zituen. Urrestilla inguruko etxeetan ibiltzen zen. Josteko makina nolakoa zen azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita zorrez beteta gelditu zenez, amak ere gogor egin behar izan zuen lan haiek ordaintzeko: etxez etxe josteko makinarekin ibiltzen zen arropa konpontzeko, eta arratsaldeko bost erreal irabazten zituen. Urrestilla inguruko etxeetan ibiltzen zen. Josteko makina nolakoa zen azaltzen du.

Transkripzioa

- Gero, zorrez beteta geldiu zen ta, aitte ta... Ama, josteko makina txiki bat zuen, zea beheipe... hankaipekue hure hartute etxeik etxe ibiltzen zan. Atsaldeko bost erriel...
- A bai, etxez etxe erropak e... konpontzen?
- Bai, bai... zeoze... konponketak eta, erropa zaharrak konpontzen makiniekin te. [...] Bota ta berriyek inde dauden hortan andra batek: “aizan, gurea noiz etorriko haiz?” te “honek'e biyerkue bazaken ta hurrengo astelehenien etorriko naun” te holaxe.
- Eta arratsaldeko bost erreal?
- Atsaldeko bost erriel, “una veinticinco”.
- Eta...
- Ta... hure geyo eite zula. Amama...
- Baina esan nahi det... bazan diru pixkat. Bost erreal zenbat zan?
- "Una veinticinco pesetas”. Pentsau zezu euro batek “ciento sesenta y cinco”, zenbat zan...
- Pentsau...
- Bost erriel e.... ba ordun hiru kilo babak baliyo zeben xei erriel eo hola; “una cincuenta”. Hiru kilo baba gorriye, baba gorri earra, "una cincuenta".
- Hiru kilo baba konsegitzeko atsalde baten lan in ber.
- Bai.
- Makina bizkarren hartuta etxez etxe.
- Hantxe gaixuk.
- Eta ze ibilitzen zan hemen inguruko etxetan, Urrestil ingurun ta?
- E?
- Hemen, Urrustil inguruen ala Azpeitira?
- Ez, ez hementxe inguruen... izeten zan, batek eta bestiek eta... erropa zaharrak konpontzeko, berriyek itie baiño... lan, diru ez zun iñok eukitzen ta.
- Eta gogoatzen zea nolakoa zen makina?
- E?
- Makina, esan dezu pedalik gabeko makina zala, eskuzkoa zala, ez?
- Eskuzko makina.
- Nolakoa zan makina? Gogoan daukezu?
- Holakotxe bat eta holaxe erain-erain “txarra txatxatxatxatxa” ta.... eskuekin erain eta bestiek erropie zuzendu... “Txatxatxatxa” josten zun harek eta segi te, gero eskuz'e... danea ein ber.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia