Eskoriatza (Gipuzkoa)

Antzinako bizimodua

Antzinako bizimodua Ur-korronterik ez zuten baserrian bera umea zenean. Leteko iturrira joaten ziren ur-bila; errekara joaten zen ama arropak garbitzera. Ama jostuna zen eta baserriz baserri ibiltzen zen lanean. Cipriano gaztea zela familia osoa etorri zen herrira bizi izatera. Antzinako bizimoduari buruzko gogoetak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ur-korronterik ez zuten baserrian bera umea zenean. Leteko iturrira joaten ziren ur-bila; errekara joaten zen ama arropak garbitzera. Ama jostuna zen eta baserriz baserri ibiltzen zen lanean. Cipriano gaztea zela familia osoa etorri zen herrira bizi izatera. Antzinako bizimoduari buruzko gogoetak.

Transkripzioa

- Eta ur-korrientia grifuan? Ezautu zenduzen etxe…
- Aurrekaldien erreka bat [pasatzen zan], handitxik ura.
- Handik ekartzen zenduen?
- Erateko ez, erateko Leteko itturrittik. Ura, barriz, mosue garbiketan-ta errekara.
- Errekara… Eta erropak garbitzera-ta errekara be bai?
- Errekara. Bai. Holaxen lehenauko zaharrak
- Bizimodu gogorra, ez?
- E: Oin balegoz haik [bizi…] ze esango ete leukie? Ene!
- Oin botoiari emon ta erropa guztiak labadorian garbittuta.
- Ya lo creo!
- Orduan, ama ze ibiltzen zan, errekara juaten zan erropak garbitzera, lixibia eittera?
- Ama josten ibiltten zan.
- Josten ibiltzen zan, e?
- Ta amandria ta.
- Eta ze eitten zeben, ba? Liñua edo eitten zeben?
- E?
- Gorutan eitten zeben?
- E: Ez.
- Ez… Joskiñak zian, orduan?
- Josten bai, josten baserririk baserri ibiltzen zan! Mendiolara ta faten zan handik.
- E: Makiñie eskuetan hartu ta…
- Bai, makiñie eskuetan hartu ta […] zerien baserririk baserri.
- Eta nun ikasi zeban berak josten? Hemen kalian edo?
- Ez dakit, hoixe ez dakit nun ikesi euen ez dakit.
- Orduan, basarriz basarri makiñiakin josten. Eta hori ze izaten zan piezia amaittu arte basarrixan egoten zan?
- E: Bai, baiña goxien jun ta gabien etorri […].
- Bai, bai.
- Amaittu arte han geratzen zan…?
- Bai, […]. Gero kalien bizi gitzen gero.
- E: Gero kalera bajau zien.
- Gero kalera etorri gitzen eta kalien bizi gitzen.
- Ederra kanbixua, ez?
- Gero ni fabrikara fan nitzen esku-lanera, horra Uribarrenera esaten jakon orduen. Horra fabrikara sartu nitzen hamalau urtekin. Ta, gero, ba, gerrie etorri zan ta gero gerra-denporan gerrara.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia