Azkoitia (Gipuzkoa)

Umetako jolasak

Umetako jolasak <p>Bere lagunak Martirieta bertakoak ziren. Hala ere, ahizparekin jolasten zuen gehienbat trapuzko panpinekin. Ardizain ere joaten ziren biak, eta txokolatea eta ogia ematen zien aitak horren trukean. Jolasteko leku berezi bat bazuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-041-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere lagunak Martirieta bertakoak ziren. Hala ere, ahizparekin jolasten zuen gehienbat trapuzko panpinekin. Ardizain ere joaten ziren biak, eta txokolatea eta ogia ematen zien aitak horren trukean. Jolasteko leku berezi bat bazuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zuk lagunak Martirietakoak zittuzun?
-Bai, hantxe bertakuk. Urtiagakue, Urtiagatxokue, Urtiagaberrikue eta bestie Kortaberrikua, eta neu. Bost lagun ero bagiñen.
-Eta ze jolas ero ze egiten zittuzuen?
-Jaietan-da ez giñen gu juntatzen. Neu te ahizpe ta. Nik banun ahizpe bat, ta oiñ e badauket, neuregandiken ba bi urte ero gaztiaue, eta harek eta nik pa geuk pasatzen gendun jolasien denboria. Eitten giñuzen geure kasatan muñeka trapuzko batzuek. Ordun etzan muñekak eta erosteko-eta diruiken, eta geuk eittten giñuzen muñeka trapuzko batzuk, eta amai harrapatzen genizkon tela-puxketa batzuek bearek erropak einde ero zeuzkenak eta, haiekin soiñekuk eitetn muñeka haiei ta. Ondo pasatzen gendun. Klaro, igual ardizai re agintzen zigun aittek. Ardi batzuk egoten zien, eta haiek oin bezela hesiekin itxitte ta bakoitza bere lekutan etzien egoten, da zaittu beharra iguel da, ardizai re juten giñen da txokolate ta ogiya ematen ziguen iguel ardizai juteatiken. Bestela igual ez gendun eukitzen txokolate ta ogirik, e. nahikue ez zan izeten oin bezela ta.
-Bazeukazuen tokin bat jolaserako?
-Ba hantxe, etxetiken alboa. Bat gendun partikularra, arbola zar haundi bat zan etxe ondun, da zittun zulo asko. Perrejenplo sillak ipintzeko moduko zuluk eta bazittun; eta haure ipinitta eukitzen gendun: hau kuartue izengo da, hori sukaldie izengo da, beste haure zea izengo da ta. Ahizpek eta biok ba han ondo pasatzen gendun

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia