Goizueta (Nafarroa)

Iruñeako etxeko nagusia gaiztoa zen

Iruñeako etxeko nagusia gaiztoa zen Hiru urte zituela Leitzatik Goizuetara joan ziren bizitzera, baina handik Iruñera joatea erabaki zuten hango etxe batera. Ahateak, oiloak, fruta-landareak eta abar zaintzea zen euren lana. Etxeko nagusia oso gaiztoa zela du gogoan. Mikeleteak zituzten alde batean eta artzainak bestean. Nagusia beraien aitarekin haserretu zenean, mikeleteak ere beraien aitaren alde egin zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hiru urte zituela Leitzatik Goizuetara joan ziren bizitzera, baina handik Iruñera joatea erabaki zuten hango etxe batera. Ahateak, oiloak, fruta-landareak eta abar zaintzea zen euren lana. Etxeko nagusia oso gaiztoa zela du gogoan. Mikeleteak zituzten alde batean eta artzainak bestean. Nagusia beraien aitarekin haserretu zenean, mikeleteak ere beraien aitaren alde egin zuen.

Transkripzioa

-Gero handikan jon giñan Iruñera.
-Leitzatik Lopenetikan.
-Lopenetik etorri giñan Atatabordara.
-Hiru ume.
-Hiru.
-Hiru umekin etorri zian zure gurasuak.
-Bai. Ta hor jaio zen Felixiana.
-Felixiana jaio.
-Gero hortik jon giñan Iruñara. Ta [... Lizarrondok] ba omen zula leku ona eta morroi. Zian ahatek, oilloak ta gero fruta asko saltzen zen. Ta motiko ihartu bat bazun beti eskopeta eskun zula ibiltzen zena. Gu... beti [amaren gona azpin], iruditze ziun, beti iruditzen ziun, gu akatu beharren ari zela ta beti eskopeta gu nora, eskopeta hara ibiltzen zun. Ta nausia berriz omen zen dentista, baiño gaixto amorratua. Ta izaten genittun mikeletek punta baten eta artzaia beste eskiñan. [...] baten bizi giñan gu eta artzaiak’e asko laguntzen ziun ta mikeletek’e gure alde izaten zian. Ta mikeletek patuk omen zezkan pixkat haserretzen hasi zanen gure aittakin nausik, hari paliza emaitteko altxatuk, mikeletek [...] patuk. Ta mikeletek ze in zuten? Gure aitta zenakin haserretu zenen, non aittan kontra iñen zuten, aittan alde in.
-Ta zertik haserretu zen ba nausiya zuen aittakin?
-Ez baitzun gauza onik itten nausiyak. Dena gaizki iña, dena “jajajaja” parra in eta hark nahi zun bezela in ta berak alde iten zun. Eta gure aitta zenak ahal zuna itten zun, baiño beti gaizki iña. Ez dakit /eztakit/ zergatik haserretu izango zian. Beste behin berriz…

Egilea(k): Koldo Leunda Beloki

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia