Goizueta (Nafarroa)

Nagusiak aitari alabak jotzeko agindu

Nagusiak aitari alabak jotzeko agindu <p>Bost urte zituela, Iru&ntilde;era joatea erabaki zuten gurasoek, bertako etxe batera lanera. Ahateak, oiloak, fruta-landareak eta abar zaintzea zen euren lana. Zehaztasunez kontatzen dizkigu ordukoak; bost urterekin ahateei ura ematen zietela, adibidez. Nagusia beraiekin haserretu zenean, alabak jotzeko agindu zion aitari eta beraien gauzak leihotik botatzen hasi zen mikeleteek geldiarazi zuten arte. Nagusia bitartean barrez lehertu beharrean egon zen. Aitak Sarranen Bordara bueltatu ziren Goizuetara. Beraien aita ez zen gaiztoa, nagusiak esandakoa bete behar zuen, besterik ez. 13 hilabetez egon ziren Iru&ntilde;ean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bost urte zituela, Iruñera joatea erabaki zuten gurasoek, bertako etxe batera lanera. Ahateak, oiloak, fruta-landareak eta abar zaintzea zen euren lana. Zehaztasunez kontatzen dizkigu ordukoak; bost urterekin ahateei ura ematen zietela, adibidez. Nagusia beraiekin haserretu zenean, alabak jotzeko agindu zion aitari eta beraien gauzak leihotik botatzen hasi zen mikeleteek geldiarazi zuten arte. Nagusia bitartean barrez lehertu beharrean egon zen. Aitak Sarranen Bordara bueltatu ziren Goizuetara. Beraien aita ez zen gaiztoa, nagusiak esandakoa bete behar zuen, besterik ez. 13 hilabetez egon ziren Iruñean.

Transkripzioa

-Ze lan izaten zen zuena?
-Ahatek gobernatu, oillok gobernatu ta oillok izaten zian gatzontzia bezalako kaja batzutan. Beno, arrautzak jartzen zittuzten eta bere izena, bere hankako oillon anillukin, anilloko numerokin, kaja. Eta bueno anilloko numerua izaten zun oillok eta zein kajatan erruten zun, arrautzari hura patu, numero hura patu. Ta izaten zen sagarra, udarea, arana, pikok, urrak, intxaurrak. Pilla ikaragarrik izaten zian! Ta guk... joten giñan oillategira, intxaurran ta urran gaiñetikan. Ta bat hartzea ez genun libre izaten, intxaurran ta urran gaiñetik hanka patu ber. Eta bat hartzea ez genun libre izaten. Eta, zea, oillategira jon, atea itxia baldin bazun, atea itxia baldin bazeukan kutxak, itxia, altxa, oilloa hartu, haren hankako numeroa, arrautzari patu. Ta ahatek berriz loitan ibiltzen zian, danak loitan baiño hairi jaten emaitten. Pozo batetik ateatzen genun ura hairi emaitteko. Eskaillerapetik jetsi, balden ura hartu eta bost urtekin oillori ura emaitten, ahateri ura emaitten ta oillori. Behin oroitzen naiz gure aitta. Joten giñen nausintzako zortzi ordun ura...
-Janari bila.
-Ura ekartzea itturrira. Ta hormigoiezko muttiko bat izaten zen, pittillotik botatzen zun ura. Hartu giñun txarron eta bagoaz ta lore haundi eder bat biden. Ta gure Felixak hura hartu ta usai eiñez ikusi zulako nausik, gure attai esan hura jotzeko, lorea moztu zula, arrosa moztu zula ta. Ta arrosa lurren zeon, berriz! Joka hasi ta sudurretik odola hasi gure Felixari ta nik hozka egin eztarritik atta zenari. Ta gero nere segika ta eskaillerak kanpotik izaten genittun, eskaillerak goittik jon ta ohe azpin sartu ni. Ta ohe azpin txoko-txokon jarri ta hantxe. Ta nausia eta aitta zana jon nere billa ta niri jotzeko ideietan. Gero, oraindikan gehiyo hasarretu eta, bueno, hogeitalau ordun barrenen etxea libratzeko ta leihotik kanpora puskak botatzen hasi zian: sillak eta mesillak eta. Kabitzen zianak leihotikan, mikeletek etorri ta "alto".
-Nausiya hasi zen zuen trastiak...?
-Nausiya hasiarazi... morroia, mutillak hasiarazi leihotik kanpora botatzen eta bera parrez urratzen bazterren.
-Ta zuen gauzak leihotik behera.
-Leihotik behera botatzen, bigarren pisutikan leihotik behera botatzen botatzen. Mesillak eta sillak eta kabitzen zian gauzak leihotik kanpora bota. Ta mikeletek, norbaittek mikeleteri deittu, ta mikeletek etorri eta “alto". “Eta zergatik?” eta “alto” esan zutela. Ta eskaillera behera jexteko trastek jetsi behar baldin bazian. Ta eskaillera behera jetsi eta handik etorri giñan Sarranera.
-Aizu, amona, edozeiñek pentsatuko luke zuen atta gaixtua zela. Zuek joka ta hola, baiño...
-Harek agindu zion ta jo in ber.
-Zuen atta zer zen, gogorra? Zuen atta zena.
-Gogorra´re ez zen. Gurekin gaillendu in, nik pixkat, nik iten nion kontra gehiena. Ni nintzan gehiena kontra iten niona, bai. Esaten nion: “atta, harrotua zaude bakarrik zealako, baiña guk’e badittugu barrabillak, e -esaten nion-, lotsagabekerin aitzeko ta ez baitzu arrazoiik", ez baitzun izaten askotan.
-Baiño zuen atta ez zen behintzat gaixtua.
-Ez, haiñe gaixtoa’re ez.
-Bakarra nausiak aginduko zion?
-Nausiak agindu ta harek in in nahi nausik esan ziona.
-Behintzat nausi harek bidali ziñuzten edo.
-Bidali giñuzen bai.
-Zenbat denbora pasa zenuen han?
-Hamahiru hillabete.

Egilea(k): Koldo Leunda Beloki

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia