Bergara (Gipuzkoa)

Antzinako bizimodua baserrietan

Antzinako bizimodua, lasaia zen. Herrira noiz jaisten ziren. Zedula beharrezkoa zen garaia ezagutu zuen Hilarik.

Transkripzioa

- Trankil bizi. Bai ba! Trankil, ez euan ezeren kezkarik eta zerik ez euan ta. Nun-nundik [kartaren] bat. Gero herrira be urtian biaje bat kontribuziñua, urtian behin pagamentua. Ta neu be, ezkondu aurreko urtien, artien gurien kontribuziñua hamasei duro ta bost erriel edo zan. Ta gero zelulia etxian, ba, personako zelulia. Ta pezetia edo erriel bi edo izeten ei zan bestiena ta etxeko buruana hiru pezeta edo pezeta bi edo, ta haura aguazillak urtian, ointxe setienbrian edo, ta etxez etxe zelulioi partidu ta hauraxe kobrau. Hor, jun biharrik be ez herrira. Zetara?

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia