Joakina Cestau Zabaleta
Goizueta (Nafarroa) (1931-2015)
Biografia
Leitzako Lopenea baserrian jaio zen eta hiru urte zituela Goizuetara joan ziren bizitzera. Goizuetako Aitasemegi auzoan dagoen Atataborda baserrian pasatu zuten urtebete, baina handik Iruñera joatea erabaki zuten. Iruñean 1936an sartu ziren etxe handi batean. Ahateak, oiloak, fruta-landareak eta abar zaintzea zen euren lana eta etxeko nagusia oso gaiztoa zela du gogoan. Nagusiak etxetik bidali zituen modu txarrean eta berriro Goizuetara etorri ziren aita, ama eta 4 alaba, zuten guztia hartuta. Sarranen Bordan sartu ziren aurrena, handik Portolora, gero Danbolin Bordara eta, azkenik, Artantxu baserria erosteko aukera sortu zitzaien. Danbolin Bordan bizi zirela ezkondu zen Oiartzungo Jose Antonio Zugarramurdi zenarekin eta 4 umerekin mugitu ziren Artantxura. Han beste sei izan zituzten. Aita zena oso kontu-kontalaria zuen eta ama izugarri langilea. Berak ere bertso eta kontu asko kontatu ditu.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
GOI-017 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa | ||
GOI-018 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute