Donostia (Gipuzkoa)

Aiton-amonekin bizi ziren

Aiton-amonekin bizi ziren <p>Zazpi senide ziren, baina bi umetan hil ziren. Aitona-amonak beraiekin bizi ziren; ondoko bi baserritakoak ziren, eta halaxe ezagutu zuten elkar. Orain Internet bidez ezagutzen dute elkar gazteek.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-035-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zazpi senide ziren, baina bi umetan hil ziren. Aitona-amonak beraiekin bizi ziren; ondoko bi baserritakoak ziren, eta halaxe ezagutu zuten elkar. Orain Internet bidez ezagutzen dute elkar gazteek.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zuek zenbat senide zineten?
- Gu giñan zazpi, baiño nik bi ez niñun ezautu, zergatikan oso txikitan biyak hil zialako /hiltzialako/, bai.
- Ta zu zenbatgarrena zea?
- Ni naiz oain azkenekua, azkenekua, bai. Beste anai bat banuan, hua Ameriketan hil zan, eta beste arreba bat hil zan hemen eta beste arreba bat hil zan /hiltzan/ bestia eta oain beste anai bat badaukat bai, bai, bai.
- Eta aiton-amonak zuekin bizi ziran ala gurasoak bakarrik?
- Ez, aiton-amonak´e bai; bai, aiton-amonak´e bai. Ta, gaiñea, aitona zan, zuk badakizu Zapiain Otañon-ta etxia. E? [rondatikan] hurrengo hiru etxiak dia Otañonak, bai, pues, horkua zan, gure gure,aitona, nee aitona, eta amona zan, pues, basarri hontakua. Eta orduan biyak... Oain ya [basuak´e] zikiñak daude ta, baiño bestela ikusten zian bat bestiai, bat bestiai ikusten zian, bai, bertatik bertaa. E? Bestela, askok oain esaten dute "ba ezkondu in dia" eta "bai? eta nun ezautu zuan ba?" eta "ba interneten", "Aaa... urruti xamar, hortaz!". Bai, bai. Ba oain halaxe dago ohittuera.

Egilea(k): Maddi Baigorrotegui Tome

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia