Eskoriatza (Gipuzkoa)

Hirigintza arloan herrian izan diren aldaketak

Hirigintza arloan herrian izan diren aldaketak Dorleta auzoa noiz hasi zen handitzen; Olaeta auzoa. Hirigintza arloan eman diren aldaketak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-012-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Dorleta auzoa noiz hasi zen handitzen; Olaeta auzoa. Hirigintza arloan eman diren aldaketak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Oin, e, Dorleta [ezautzen] dauen auzua, hori hasiko zan gutxi gorabehera, 66an edo, ni soldaduskara etorri barri, hasi zien pixkat kooperatibak eiñaz, eta etxiak, ba, [ehun ta] 36 piso. Herrixendako izan zan gorakada haundixa, jente asko, beste… errentan bizi zianak eta ezkontzeko asmotan ta zerak eta… asko… hortantxe sartu zan.
- Orduan, zuk ze esango zenduke, hor, Dorleta ta Olaetan eta, kanbixua ze etorri zan…?
- Dorletaz hasi zan gehixen. Hori… hogeta… Klaro, hogeta… hamarren bat urte edo gehixago.
- 60 edo 70 inguruan?
- Bai, 60 inguruan, bai. Olaeta ez, Olaeta bastante barrixagua da. Lehengo estaziño parerutz, han danak ortuak eta soruak zien.
- Asko hazi da herrixa, ez?
- E?
- Asko hazi dala herrixa.
- Honbre, asko, asko, benetan.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia