Eskoriatza (Gipuzkoa)

Eskola kontuak

Eskola kontuak <p>Ume-umetan, Merzedarietako mojekin ikasi zuen; hura izan zen bere lehenengo eskola. Ondoren maisuarekin ibili zen eskola publikoetan. Neska-mutilak eskolan banatuta ibiltzen ziren. Maisua nongoa zen; klaseak erdaraz ematen zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ume-umetan, Merzedarietako mojekin ikasi zuen; hura izan zen bere lehenengo eskola. Ondoren maisuarekin ibili zen eskola publikoetan. Neska-mutilak eskolan banatuta ibiltzen ziren. Maisua nongoa zen; klaseak erdaraz ematen zituzten.

Transkripzioa

- Zu, umetan eskolara nora juan ziñan?
- Lehenengoko letrak, lehenengo gauzak, monjak. Klausurako konbentu bat egon zan hemen, honeixekin, horrek, Merzedarixak.
- Eta?
- Eta lehelengoko, ba oin, e… txikittan esaten dana, lehenengoko eskolia, hara. Eta gero, maistrua, nazionala.
- Eta klausurako monja hauekin, klasiak zeiñek emoten zittuan?
- Ba, monja batek!
- Klausurako monja batek?
- Bai. Eta izaten zan gauza kuriosua, gero mezia egoten zan han, domeketan, baiña mezara joaten zien monjak, arpegixa tapauta, klausurako [sariakin]. Baiña guk ezautzen giñuen; ikusi, mantilliorregaz, jarritta eruan arren, ba, lekturaren bat edo zeozer ein ezkero be, ba, haxe, fulana da, eta…
- Eta zein zan zeuen maistria?
- Ba, ez naiz asko akordatzen, Caridad ete zan, Sor Caridad edo… bat ete zan. Oso gogorra, e?
- A bai?
- Bai. Neuk oin behintzet, hoixe… Klaro, 5-6 urteaz, ba, bueno… baiña bastante gogorra zan ha.
- Eta gero zuzenian handik, zenbat urtekin edo ya nazionaletara?
- Ba, nik uste dot…
- Justo hor gerriak harrapauko zetsuan, gaiñera, ez?
- Ez, ez, gerria, gerra ostian…
- A, bueno, ez, klaro, zu 36kua zara…
- Ni eskolara —pentsetan jat— lau urtegaz egon giñala, 4-5, monjetara, ba bueno, gerra ostian, segiduan.
- Gero nazionaletara esaten dozu…?
- Beste urte pare bat edo hiru bat ein nittuen.
- Horrek nun zeren, eskola hori nun zeuan?
- Plazan.
- Plazan bertan?
- Plazan, oin etxe barrixak eindda dauzen tokixan.
- Zelakua zan? Haundixa edo…?
- Ke ba!
- … edifizio…?
- Ke ba, ez, edifizio zaharra, e? Zaharra. Hantxe, etxe barrixok eindda dauz baiña… entregatzeko zeretan baiña, haik etxiek, bueno, nik botatzen ikusi nittuanian, grabatzen egon [nitzan] ta…
- Orduan eskolia bertan emoten zenduan, plazan? Baiña ze izaten zan, neskak eta mutillak…?
- Aparte!
- Aparte baiña edifizio bardiñian?
- Bai, baiña entradak, osea bi, osea baikotzak beria. Plazatik gora eskillera batzuk neskenak eta bestiak mutillenak.
- Zeozetarako juntaten ziñazien, jolas-orduan edo…?
- Ke ba! Ondiok…
- Eta maixuak edo… Zeuek maixua eukiko zenduen, ez?
- Bai.
- Irakaslia, gizonezkua. Knpotik etorrittakua zan edo bertakua?
- Bai, izetez, pentsaten jat, Santandertikua, Santanderkua. Klaro, euskeraz ez batek eta ez bestiak, e!

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia