Eibar (Gipuzkoa)

Arrateko ostatua barrutik, "Ospederixia"

Arrateko ostatua barrutik, "Ospederixia" <p>Arrateko "Ospederixako" lanak eta eraikuntza bera nolakoa zen azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-043-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arrateko "Ospederixako" lanak eta eraikuntza bera nolakoa zen azaltzen du.

Transkripzioa

-Eta Hospederixan egunero emoten zan jatordua?
-Egunero emoten zan udan etortzen zan guztiai. Gero neguan zela ez zan egoten, beraniantiak esaten giñuan guk honei, ezta, eta ez zan egoten jenterik bertan, ba orduan zatorrenai edo enkargua bazeuan-da. Jaixetan bai, jaixetan emoten zan bazkarixa. Honek Ereña-Gisasola ta joaten zien jaiero-jaiero, bai; horrek bixok joaten zien eta osabakin bazkaltzen zeben sukaldian, han koloniako sukaldian, akordatzen naiz.
-Eta Kolonixia barrutik eta zelakua zan, akordatzen jatzu?
-Bueno. Ba zan normala. Goixan ganbaria zeukan, oin "por ejemplo" kuartuak eta. Ez dot nik ikusi, pentsa eizu, hainbeste bider egon naiz Arraten da ez dot ikusi oin zela dauan. Behia bai baiña goixa ez. Eta behian zeuren horrek kuartuok. Bat bi hiru lau bost. Bost, bai. Eta kuartobaiño haundi bat zeuan, bi kuarto ondoren, ta hantxe arreglatzen zan jentia. Gaur beste lujo ez zeuan-ta; ez dakizu ba.
-Eta sukaldia-ta be dana...
-Bai. Sukaldia-ta honutzao. Osea ke. Hori izango zan, bueno, honek kuartuok, ezta? Hamen barra, eta hau dana tabernia. Sarreran, bai. Atia badauka ba, hori dana zan tabernia. Eta klaro, erdittik holan mahixak eta gero bestia mostradorera; erdittik hara mostradora ta bakizu, jentia txikituak eta hartzen egoten zien. Eta hamen danian ipintzen zien mahixak jentiandako-ta. Ta gero iñoiz itten zan barruan, bankete haundixa edo zanian, barruko kuartua desalojau eta han itten zeben beste komedore bat, ezta, barruko haundixan, lenenguan. Bai. Eta honek holaxen, hau porejenplo barra, ezta, eta hau kuarto haundixau libratzen zan bihar zanian eta gero ipintzen zan berriro porke neguan-ta be egoten zian banketiak eta. Eta horrek eitteko ta ba aurrez zakizun-ta kuartua libratzen zan. Ez dakit zela izaten zan, baiña jentia lo eitteko moduan berriro, baiña. Igual ez zan uda-udan, ostian neguan egoten zien banketiak gehixao ta. Astegunian neguan ez zan egoten, hola enkargun bat edo, ostian...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia